Aiako harriek utzi dutena

Guaixe 2011ko maiatzaren 18a

Igandean I. Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketa jokatu zen Irunen, 21 km eta 1.000 metroko desnibeleko proba, paraje ederretan barna. 248 korrikalari heldu ziren helmugara, eta Walter Becerra sestaoarra izan zen garailea (1:37:28), lehen zatian Said Hantari marokoarrarekin borroka estua izan eta gero. David Oroz urdiaindarra 130.a izan zen helmugan (2:17:21). Emakumezkoetan Nerea Amilibia izan zen onena. Igandean bi mendi lasterketa jokatuko dira: Bidarraiko lasterketa eta Zarauzko Pagoeta mendi lasterketa (15 km eta 734 metroko desnibela).