Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindulariak lanpetuta ibiliko dira hurrengo egunotan. Kadeteek igandean XIV. Talleres Guro Trofeoa dute jokoan, 11:00etan (52,8 km). Eta bestetik, larunbatean BTT edo mendi txirrindularitzako proba hartuko du Lizarrak, IIII. Trofeo Cerámicas Egurza, Rural Kutxa Koparako baliagarria. 16:30ean eskola kategoriako probak hasiko dira eta 17:00etan gainontzekoak. 6,7 km-ko zirkuituari 5 itzuli eman beharko diote nagusiek. Afizionatuendako egun handiak heltzen dira. Larunbatean II. Trofeo Cia Mobiliario Macizo dago jokoan Lizarran, 16:00etan (108 km). Euskaldun Txapelketarako baliagarria den proba da, aldi berean Nafarroako Txapelketa dena. Eta maiatzaren 24tik 29ra bitartean 23 urtez azpiko eta elite mailako afizionatuen 50. Nafarroako Itzulia jokatuko da, Union Ciclista Navarrak antolatuta. 180.000 euroko aurrekontua du probak, eta 6 eguneko lasterketa izanen da. Lasterketa asteartean hasiko da Lizarten, eta 29an despedituko da Iruñean. Maiatzaren 28ko etapa, hurrengo larunbatekoa, Irurtzunen despedituko da, eta maiatzaren 29an txirrindulariak Irurtzundik abiatuko dira helmuga Iruñean dutela. 18 talde ariko dira, tartean atzerritarrak. Jakina, Rural Kutxa talde sakandarrak Nafarroako Itzulian lan ona egitea izango du helburu, eta berdin gainontzeko talde afizionatuetan dabiltzan txirrindulari sakandarrek. Nafarroako Itzuliko etapakMaiatzak 24: Lizarte-San AdrianMaiatzak 25: San Adrian-MendabiaMaiatzak 26: Mendabia-PitillasMaiatzak 27: Pitillas-Bagordi gainaMaiatzak 28: Elizondo-IrurtzunMaiatzak 29: Irurtzun-Iruñea