Sakandarrak Los 10.000 del Soplao proba gogorretan

Guaixe 2011ko maiatzaren 18a

Pelaez eta Begiristain 125 km-ko ultramaratoian ariko dira. 165 km-ko BTT proban 4 sakandar izango ditugu eta errepide proban sakandar batLos 10.000 del Soplao mendi lasterketa eta mendi txirrindularitza proba gogorrak jokatuko dira asteburuan Kantabriako Cabezón de la Salen. Alde batetik Los 10.000 del Soplao II. Ultramaratoia antolatu dute. Korrikalariak ostiral gauean, 23:00etan aterako dira Cabezon de la Saletik, Sierra del Escudo, Monte Aa, Ucieda eta Cos bitartean 125,22 km-ko ultratrail gogorra egiteko asmoz. 8.836,59 metroko desnibel pilatua du proba gogor honek, eta korrikalariek gehienez ere 25 orduko epea dute proba bukatzeko. Bi sakandar ariko dira, Dantzaleku-Sakana taldeko Aitor Begiristain eta Jone Pelaez altsasuarrak. Ibilbidea bukatuz gero, 3 puntu jasoko dituzte Mont Blanceko Ultra Trailean parte hartu ahal izateko.Bestetik, Los 10.000 del Soplao BTT proba gogorra antolatu dute, 165 km-koa. Kasu honetan larunbatean abiatuko dira txirrindulariak, goizeko 8:00etan, eta gaueko 12:00ak bitarteko tartea izango dute proba bukatzeko. Lau sakandar igoko dira euren txirrinduletara: Migel Angel Ariztegi iturmendiarra, Tomas Pelaez eta Iñaki Alvaro altsasuarrak eta Alberto Ocaña urdiaindarra. Horretaz gain, antolakuntzak Los 10.000 del Soplao 3. Txirrindulari Martxa antolatu du ekainaren 4an, larunbatarekin, goizeko 9:00etan. 214 km-ko proba gogorra da. Izena eman dutenen artean Uharte Arakilgo Patxi Rubio dago.