Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo etapa oso gorabeheratsua eta konplikatua jokatu zen Giroan, klasikoen antza zuen etapa. Ihesaldiendako aproposa zen eta hala izan zen. Alberto Contadorrek ez zuen maglia arrosa mantentzeko aparteko lanik egin nahi, baina egoerak esfortzua egitea derrigortu zuen. 11 txirrindularien ihesaldia gertatu zen, baina hainbat taldek etapa irabazteko interesa zuten eta tropelak gogor tiratu zuen ihes egindakoak harrapatzeko. Etapa bukatzeko oso gutxi falta zenean, Katushako Dani Moreno ihes eginda zioan, eta tropela bera harrapatzear. Tropeletik AG2rko John Gadretek sekulako erasoa jo zuen Moreno harrapatzeko, eta aldapatxo batean despeditzen zen helmugan Gadretek Moreno gainditzea lortu zuen. Tropel nagusia denbora berean sartu zen. Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 56.a izan zen, 1:23ra. Hortaz, Alberto Contadorrek jarraitzen du lider. 59 segundora Sivtsov du eta 1:21era Vincenzo Nibali, bere areriorik indartsuenetakoa. Jorge Azanza 83.a da, 43:52era.Gaur 184 km-ko etapa lau-laua jokatuko da, Castelfidardo eta Ravenna artean. Esprinterrendako azkeneko aukera izango da gaurkoa. Bihartik hasita mendien gogortasunean murgilduko dira txirrindulariak.Etapa ikusgarriak GiroanOstiraletik aurrera etapa ikusgarrietaz gozatzeko aukera eskainiko digu Italiako Giroak. Mendate gainetan despedituko diren hiru etapa gogor jokatuko dira jarraian. Eskalatzaileendako aukera paregabea da, eta, jakina, tropelendako faboritoendako. Erasoak espero dira, eta Alberto Contador eta Vicenzo Nibaliren arteko lehia. Gaurko etapa Austriako Grossglocknerren despedituko da, larunbatekoa Zoncolan gainean, Crostis gogorra igo eta jaitsi ostean, eta igandekoa Val di Fassan, Gaiau, Marmolada eta Gardeccia portuak gainditu eta gero. Hortaz, zaleendako zoratzeko moduko egunak datoz.Txirrindulariek astelehenean atseden hartuko dute eta asteartean 12,7 km-ko kronoigoera izango dute; Giroa maiatzaren 29an Milango erlojupekoarekin despeditu arte txirrindulariek ez dute atseden handirik izango.