Udalak eta Nafarroako Gobernua aukeratuko dira etzi

Guaixe 2011ko maiatzaren 20a

Igandean bi boz emateko aukera izanen dute sakandarrek: udal eta foru hauteskundeetan. Sakanan dauden 15 udalerrietatik 12 berrituko dira. Guztira 96  zinegotzi aukeratuko dira eta 29 zerrenda lehiatuko dira. Hori bai, bakaikuarrek dagoeneko badakite alkatea Ion Tabar Cayuela izanen dela. Lakuntza, Arbizu eta Iturmendiko Udalak berritzeko, berriz, udazkenera itxaron beharko da.Bestalde, Arakilen eta Ergoienan kontzejuak berrituko dituzte. Etxeberrin, Etxarrenen, Zuhatzun, Hiriberrin eta Lizarragabengoan, ordea, ezin izanen da halakorik egin eta udazkenera itxaron beharko da.Udalekin eta kontzejuekin batera Nafarroako Gobernua berrituko da. 50 parlamentari aukeratu behar dira eta 13 zerrendaren eskaintzaren artean aukeratu beharko dute boto-emaileek. Boza eman behar duenak 9:00etatik 20:00etara hauteskunde mahaira hurbiltzeko aukera du. 16.307 sakandarrek dute aukera botoa emateko. Haietatik 514 atzerritik.