NaBai2011k babesa zabaldu du

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Txiki Iriarte Vitoria buru duen zerrendak, NaBai 2011k, duela lau urte jasotako babesa puntu batean handitzea lortu du eta horrek koalizioari zinegotzi bat gehiago emanen dio. Iriartek alkate gisa errepikatuko du eta aldean sei zinegotzi izanen ditu. Eskuina banatuta aurkeztu da oraingoan. Biek batera antzeko boto kopurua jaso dute, baina udalean ordezkaritza UPNk besterik ez du lortu. Hori bai, aurreko legegintzaldian baino zinegotzi bat gutxiagorekin. Sakanan aurkeztu den bost udaletatik Irurtzunen soilik gelditu da ordezkaritzarik gabe alderdi popularra.  Bilduk, bestalde, azken deialdian ezker abertzaleak lortu zuen emaitza puntu erdian ondu du eta bi zinegotzi izanen ditu Irurtzunen. Parlamentua aukeratzerako garaian ere irurtzundarren babes gehiena NaBai 2011k lortu du. Igandean, ordea, duela lau urte baino %8 boz gutxiago jaso ditu koalizioak. Galdutako boto horien erdiak Bilduk jaso ditu eta hirugarren zerrenda babestuena bihurtu da. Bi koalizioek bozen %54 lortu dute Irurtzunen, baino aurrekoan baino 60 boto gutxiago. Bi koalizioen artean dago UPN. Erregionalistek %4 jaitsi dute. Bestetik, PPk %6,4 jaso du. Ehunekotan boto eskuindarrak gora egin du, kopuruan antzeko mantenduz (-12). Sozialistek galera handia izan dute Irurtzunen. Izquierda-Ezkerraren babesa gutxiago jaitsi da hala ere. Nafarroako Berdeek boza eman dutenen %1 baino gehiagoren babesa jaso dute. Udalaren osaketaNaBai 20111. Juan Jose Iriarte Vitoria2. Miren Eskarne Urteaga Zubia3. Francisco Santiago Goikoetxea Arbizu4. Jon Joseba Begiristain Jauregi5. Antonio Garcia Garcia6. Jose Javier Sarasola Gorriti7. Saray Ongai GarciaUPN1. Luis Enrique De La Calle Moreno2. Jesus Pacho LobatoBildu1. Eider Carrion Ninatanta2. Iñaki Razkin Barandiaran