Alkate berria, baina zein?

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Amorro hautagaitzako bost pertsonen izenen artean aukeratu behar duten irintarrek. Cristina Irigarai Berazari lekukoa hartuko diona haien artetik aterako da. Udaletxea mustuko duen legegintzaldi honetan ondoan izanen ditu Felix Iribarren Iribarren, Nazaret Beraza Vitoria, Patxi Lakuntza Arregi eta Aitor Lakuntza Gutierrez. Iranetan parlamenturako boto gehien jaso duena Bildu izan da, lehen postutik UPN kenduz. Koalizioak emandako botoen herena eskuratu ditu. Kopuru horretatik gertu ibili dira erregionalistak. Baina irintarrek UPNri emandako babesa asko jaitsi da, %12,5 inguru. UPNk galdutakoaren %8 PPk bereganatu du. Hala ere, aurreko hauteskundeekin alderatuta eskuinak 8 boto galdu ditu Irañetan. NaBai 2011 duela lau urteko antzeko datuetan dabil, pixka bat behera egin arren. Zerrenda abertzaleek Iranetan 9 boto gehiago dituzte parlamenturako. Aurreko deialdiarekin alderatuta, sozialistek ez dute irintarren babesik jaso. CDN, Izquierda-Ezkerrak, Nafarroako Berdeak eta UpyDk boto bana lortu dituzte. Udalaren osaketaPedro Beraza GastesiFelix Iribarren IribarrenNazaret Beraza VitoriaPatxi Lakuntza ArregiAitor Lakuntza Arregi