Alkate aldaketa

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Peio Betelu Ganboak Jesus Maria Ganboa Ganboaren eskutik hartuko du Arruazuko aginte makila. Udal berriaren osaketak, hala ere, badu historikotik ere. Aurreneko aldiz emakume bat udaleko kide izanen da, Leire Ganboa De Miguelek du ohore hori. Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan arbazuarren babes gehiena Bilduk lortu du. 10etik ia 6k haren alde egin dute. Ia beste heren batek, berriz, NaBai 2011ren alde egin du. Koalizioak duela lau urte lortutako babesaren erdia galdu du. Bilduk eta NaBai2011k elkarrekin hiru boto gehiago lortu dituzte Arruazun. Kanabikoak eta UPN dira plamenturako 3. indarra Arruazun. Erregionalistek babesen %14 galdu dituzte. Haietatik %3 eskas bat besterik ez du bildu PPk. Eskuinak lau urtetan 8 boto galdu ditu Arruazun. Bestalde, sozialistak, Nafarroako Berdeak eta  SAIn-ek boto bana eskuratu dute. Udalaren osaketaPeio Betelu GanboaJesus Maria Ganboa GanboaAritz Satrustegi GanboaGorka Ovejero GanboaLeire Ganboa De Miguel