Bildu, nagusitasunez

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena izanen da Etxarri Aranazko alkate berria. Bera buru zen Bilduren zerrendak botoa eman zuten 10 etxarriarretatik 6ren babesa eskuratu zuen. Bilduk gehiengo osoa du 7 zinegotzirekin. Duela lau urte ezker abertzalearen zerrenda baliogabetuaren babesa %23an handitu du koalizioak. NaBai2011k, berriz, etxarriarren botoen laurdena jaso du. Horrek 3 zinegotzi emanen dizkio. Baina aurreko deialdian baino %26,2 boto gutxiago eskuratu ditu. PPk ere zinegotzi bat eskuratu du, etxarriarren 120 botori esker. Aurrenekoz eskuin espainiarra udalean ordezkatuta egonen da. Bestalde, 1.995eko legegintzaldiaz geroztik (HB, EA eta EAJ) ez dira udalean hiru alderdi izan eta, hori ere, berritasuna izanen da.Nafarroako Parlamentuko hauteskundeei dagokionez, Bilduk 10 etxarriarretik ia seiren babesa lortu du. Hori bai, udalerako baino 85 boto gutxiago eskuratu ditu. NaBai2011 izan da parlamenturako etxarriarren bigarren aukera. Botoen %22 lortu ditu koalizioak, baina aurreko deialdiarekin alderatuz botoen erdiak galdu ditu ia. Atzenak galdu duena aurrenak irabazi du. Etxarri Aranatzen abertzaletasunak 45 boto irabazi ditu. Eskuineko taldeak, berriz, 11 boto galdu ditu. Udalaren osaketaBildu1. Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena2. Eneka Maiz Ulayar3. Aitor Karasatorre Muguruza4. Edurne Igoa Lizarraga5. Iñigo Lazkoz Lekuona6. Araceli Erdozia Anso7. Francisco Manuel Campos ArañaNaBai 20111. Maider Goñi Errazkin2. Maria Arantzazu Artieda Igoa3. Miguel Angel Goñi IxurkoPP1. Ugaitz Crespo Gutierrez