Maria Markotegi literatur lehiaketak baditu saridunak

Guaixe 2011ko maiatzaren 24a

Etxarri Aranazko kultur etxea Sakanako literatura sortzaileen bilgune izan zen asteartean. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Maria Markotegi Literatura Sariak banatu zituen. Sakanako eskolarteko narrazio, poesia eta komiki lehiaketako sariekin batera, euskaltegiko ikasleen lanak ere saritu zituzten. Sakanako Mankomunitateak haur, gazte eta helduen irudimena saritu zuen.  Eskolarteko lehiaketaSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako literatura lehiaketak tradizio handia dauka. Aurtengoa 22. edizioa da. Duela bi urtetik hona, lehiaketak Maria Markotegi Sariak izena du, Etxarri Aranazko idazlea zenaren omenez. "Maria ezagutzeko aukera izan genuenok literatura zenbat maite zuen jabetu ginen berehala. Guk, lehiaketa honen bitartez, zuek ere literatura maitatzea nahi genuke" esan zien gazteei Mankomunitateko lehendakari Migel Angel Zubiriak. Eta horrela da: Sakanako ikastetxeetako ikasleek literatura maite dute. Agerian geratu zen sari-banaketa ekitaldian. Maria Markotegi zenak urrutiko munduetara bidaiatzen zuen hitzen eta irudien bidez. Horrela egin dute Sakanako ikastetxeetako ikasleek ere. Ia ikastetxe guztiek parte hartu dute: Olaztiko Domingo Bados ikastetxe publikoak, Altsasuko Zelandi, Iñigo Aritza ikastola, Jesusen Bihotza eta Aralarko Mikel Donea ikastetxeak, Urdiaingo Herri Eskolak, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxea publikoak, Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeak eta Andra Mari ikastolak, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeak eta Irurtzuno Atakondoa ikastetxe publikoak. Denera, 309 lan aurkeztu dira, 171 narrazio sailean, 8 poesia sailean eta 130 komiki sailean. Parte hartzea handiak aditzera ematen du lehiaketa errotuta dagoela. SariakEpaimahaia Toñi Lopez (literatura), Izaskun Etxeberria (literatura), Miren Ustarroz (komikia) eta Cristina Fernandezek (komikia) osatu dute. Epaimahaikideek aurkeztutako lanen maila nabarmendu dute. "Azpimarratu nahi dugu hainbat ikaslek egindako lan eskerga, oso lan onak iritsi baitzaizkigu, lanordu asko dituztenak atzean" jakinarazi zuten antolatzaileek. Narrazio, komiki eta poesia lan onenek saria jaso zuten, ikasmailaren araberako kategorietan banatuta. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1.250 € banatu zituen irabazleen artean. Guztira, 18 sari banatu ziren. Sariak Illamile Basabek, Maria Markotegi zenaren alabak, eman zituen. Bestalde, lehiaketaren helburua euskarazko sormen literarioa sustatzea den aldetik, parte hartzaile guziek jaso zuten oparitxoa. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak parte-hartzaileak, irakasleak eta gurasoak eskertu zituen, irudimena lantzera animatzeagatik. Saridun guztiak zoriondu zituen eta idazten jarraitzera animatu zituen.Komiki SailaLHko 5. eta 6. maila1. Unai Irigoien (Iñigo Aritza-Koldo Arnanz)    Etxe sorgindua    50 €2. Yakob Samames (Iñigo Aritza-Koldo Arnanz)    Estralurtarra Peperen etxean    40 €DBHko 1. eta 2. maila1. Markel Galbete (Iñigo Aritza-Koldo Arnanz)    Eustakio olinpiadetan        70 €2. Intza Intsausti (Andra Mari)            Mett!!            60 €DBHko 3. eta 4. maila1. Mikel Maiza (Aralarko Mikel Donea)    Guz man    90 €2. Aratz Urritzola (Iñigo Aritza-Koldo Arnanz)    Peperen vendetta    80 €Batxilegoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak1. Hutsik2. Oihana Paniagua (Aralarko Mikel Donea)    Nerabezaroan bizitza noraezean    100 €Narrazio sailaLHko 5. Eta 6. Maila1. Alain Azkona (Andra Mari)    Fantasiaren bukaera    50 €2. Asier Chaparro (Zelandi)    Joxe Manuelen istorioa    40 €DBHko 1. eta 2. maila1. Alba Marin (Jesusen Bihotza)    Nerabe baten oroipenak    70 €2. Andrea Ganboa (Aralarko Mikel Donea)        Ilargira begira        60 €DBHko 3. eta 4. maila1. Maider Arenaza (Andra Mari)    Betiko ametsa egia bihurtuta    90 €2. Iratxe Reparaz (Andra Mari)    Egunari bira 80 mundutan        80 €Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak1. Oihane Kintana (Aralarko Mikel Donea)        Duintasunak Frozen izena du    110 €2. HutsikPoesia SailaLHko 5. eta 6. maila1. Jon Fran Huitzi (Andra Mari)    Begiak        50 €2. Irati Gomez (Urdiaingo Herri Eskola)    Lorea    40 €DBHko 1. eta 2. maila1. Hutsik2. Nuria Lantz (Aralarko Mikel Donea)    Urtaroak    60 €DBHko 3. eta 4. mailaHutsikBatxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak1. Aitziber Miguel (Aralarko Mikel Donea)        Hemendik at    110 €2. HutsikEuskara ikasleak idazleSakanako Mankomunitateak euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketako sariak ere banatu zituen. Lehiaketaren zazpigarren edizioa izan da aurtengoa. Orain arte Kima euskara taldeak antolatu du. Aurten, ordea, Sakanako Mankomunitatea arduratu da kudeaketaz, euskara taldearen jarduera eten egin baita. "Espero dezagun tarte motz batean Kima indarberrituta bueltatzea eta ekimen interesgarriak antolatzen jarraitzea" adierazi zuen Migel Angel Zubiria lehendakariak. Euskaltegiko ikasleen lehiaketak agerian utzi zuen euskara ez dela euskaltegira mugatzen. Ikasleak ordura arte ikasitakoa papera eramateko gai izan ziren. Gainera, antolatzaileek ikasleen ahalegina saritu nahi izan zuten. Sakanako Mankomunitateak egile guztiak zoriondu zituen eta euskalduntzeko bidean ez etsitzeko deia luzatu zien parte-hartzaileei.AEK-ko Itsasi euskaltegiko 43 ikasleek 13 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Monika Etxeberria eta Maria Luisa Zelaia epaimahaikideek saridunak izendatu zituzten: 1. mailan (B1 maila arteko ikasleak) Rabeb Ridene, Nuria Martin eta Angelines Marquez saritu zituen Asha lanagatik eta, ez-aequo, Maite Claver, Dolo Fernandez de Arroiabe, Rakel Ausin, Aitziber Lezea, Jaione Suarez, Kote Zubeltzu eta Amaia Castillo Zilarrezko hortzak lanagatik; eta 3. mailan (C1 maila arteko ikasleak) Maite Argüelles Triangelu barruan idazlanagatik. 2. maila (B2 maila arteko ikasleak) eta 4. maila (ipuinen audioak) hutsik geratu ziren.Ama-semeak sarituta Izan ziren Maria Markotegi eskolarteko literatura lehiaketaren eta euskaltegietako ikasleen sari-banaketa ekitaldian bat egin zuten guraso eta seme-alabak. Gaztetxo batzuek etxekoek bultzatuta idazten duten bezala, badira seme-alaben bultzadarekin euskaltegian hasi eta idaztera animatu diren gurasoak ere. Batzuek nola besteek saria jaso zuten. Izan ere, sormenak ez du adin mugarik.