Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apustua1.Joxe Felix Zubizarreta: 35:532.Iban Resano: 39:06Joxe Felix Zubizarretak irabazi zuen atzo Azpeitiko zezen plazan Iban Resano dorrobarraren kontra jokatutako apustua, uste baino estuagoa izan zena. Aizkolari bakoitzak hamar 60 ontzako enbor erdibitu behar zituen eta gipuzkoarra azkarrena izan zen. 3 minutu pasako aldea atera zion dorrobarrari, baina Resanok ezustea eman zuen, maila oso ona eman baitzuen, zaleek espero baina hobeagoa. Alde bakoitzak 3.000 euro jarri zituen jokoan, eta dirua, azkenean, Gipuzkoan geratu zen.300 ikusle pasatxo bildu ziren Azpeitiako zezen-plazan apustua jarraitzera, horietatik asko Dorraotik eta Sakanatik joandakoak, eta baita ere Resanoren senitartekoak eta Sakana Aizkora Eskolako lagunak ere. "Oso kontentu nago horrengatik, dorrobar dexente joan ziren apustura. Pentsatzen genuen Azpeitiko zale gehiago egongo zirela" dio Iban Resanok. Hasieran dirua oso nabarmen atera zen Zubizarretaren alde, baina norgehiagoka zaleek espero baina estuagoa izan zen, lan erdiak bitartera arte oso tarte txikia egon baitzen bi aizkolarien artean. Lehengo enborrean segundo eskas baten aldea zuen azpeitiarrak, eta seigarren enborrera bitartean parez-pare aritu ziren. Baina lan erdietako enborrean ia egur erdiko aldea atera zion Zubizarretak Resanori, eta hortik aurrera apustua kontrolpean izan zuen. Gainera, nekea nabaritzen hasi zitzaion Dorraokoari.Denbora bikainakZubizarretak 35:53an geratu zuen erlojua, eta Resanok, aldiz, 39:06an. Hortaz, bi aizkolariek egindako lanak koso onak izan ziren, irabazlea 42 minutu eta 44ren artean ibiliko zela aurreikusten baitzuten artekariek. Resanok ezustekoa eman zuen, aldeak handiagoak izango zirela aurreikusten baitzuen katedrak, baina sakandarrak lan bikaina egin zuen. "Pixka bat gehiago" ematea falta izan zitzaionZubizarreta, jakina, pozez gainezka zegoen, eta aitortu zuen berak uste baino lan hobea egin zuela Resanok. "Hasieran lanak izan ditut, gainean ikusten bainuen, baina lan erdietatik aurrera ikusi dut abantaila hartu diodala" nabarmendu zuen. Bestalde, egindako lanarekin kontentu baina galdu izanagatik triste azaldu zen Dorraokoa. "Denbora ona egin dudala uste dut, lana ere bai, baina apustua galdu dut. Pena horrekin noa etxera" adierazi zuen Resanok igandean. Asteartean berriro berarekin hitz egiteko aukera izan genuen, eta tristura hori pasatzen joan dela aipatu zigun. "Maila ona eman nuen eta denbora aldetik oso ongi ibili nintzen, baina lan erdietatik aurrera desmoralizatu nintzen. Nahiz eta lan ona egin, pixka bat gehiago ematea falta zitzaidan. Hala ere, nerbioak espero baino hobe eraman nituen. Alde horretatik, ongi ikusi naiz" azpimarratu digu dorrobarrak.Apustua prestatzeko hiru hilabete lanean eman ditu Resanok. "Hori ez da aski. Zubizarretak apustua bota zuenerako ziur prestatuta zegoela, eta ni apustua onartzearekin batera hasi nintzen prestatzen. Denbora gehiago behar da" ondorioztatu du.Txapelketak eta apustuak oso ezberdinak direla dio Resanok. "Txapelketak prestatzen dituzu eta lan ahalik eta txukunena egin nahi duzu, baina apustutan gehiago jokatzen duzu. Gainera, jende asko nahasten duzu. Lezaungo eta Sakanako aizkolariak astero izan ditut prestaketa lanetan laguntzen, apustua jokatu bitartean hortara zaude buru-belarri, zure poltsikotik dirua jartzen duzu... konpromiso gehiago du apustu batek" dio.Dorrobarren babesa eskertu duIban oso kontentu dago Dorraoko eta inguruko zaleek eman dioten babesarekin. "Dorrobar dexente joan zen Azpeitira apustua jarraitzera. Gero, familiakoak, aizkolari lagunak eta hainbat dorrobar Azpeitiako jatetxe batean geratu ginen bazkaltzera. 60 inguru ginen, eta oso eskertuta nago eman didaten laguntzagatik" nabarmendu du aizkolariak.Tarte baterako apustuetarako gogoak joan zaizkio dorrobarrari, "baina denborarekin, ongi ikusten banaiz... nork daki?" dio. Orain Euskal Herriko Txapelketan eta Nafarroako Txapelketan aritzeko prestatzen ari da aizkolari sakandarra.