Sakandarrak bikain Zizur Nagusiko V. Ardoi Trofeoan

Guaixe 2011ko maiatzaren 24a

Larunbatean Zizur Nagusiko V. Ardoi Irristaketa Trofeoa jokatu zen. Irristalari sakandarrek maila bikaina eman zuten eta zenbait trofeo eta domina Sakanara etorri ziren.Sakanako irristaketa klubetan dabiltzanei dagokienez, 2 trofeo ekarri zituzten. Horietako bat Altsasu taldeko Ander Chamorrok ekarri zuen, mutilen mini mailan. Eta Altsasu taldeko Cristina Aldeano bigarrena geratu zen Nafar Kirol Jolasen finaleko 200 metroko erlojupekoan. Zizur Nagusiko Trofeoa, aldi berean, haurren mailan Nafarroako Txapelketetarako baliagarria zen azken proba izan zen, 1.500 metroko distantzian. Amaya taldean dabiltzan Baztan Abansés anai-arreba altsasuarrek maila bikaina eman zuten. Saioa hirugarrena izan zen nesken haurren mailan, Nafarroako Zirkuitu Txapelketarako baliozkotua izan zena, eta Unai bigarrena sailkatu zen Trofeo Ardoi lasterketan eta bigarrena baita Nafarroako Zirkuitu Txapelketarako baliagarria zen proban.Asteburuan Espainiako TxapelketetaraAsteburuan, larunbatean eta igandean, Txantreak Espainiako Pista Txapelketa hartuko du, gazteen, juniorren eta seniorren mailan. Sakanako klubetatik jubenil mailako lau irristalarik lortu zuten aipatu txapelketetarako sailkatzea: Cristina Aldeano (Altsasu), Maialen Unanua (Aitziber), Gaizka Ocaña (Aitziber) eta Irantzu Imaz (Sutegi). Espainiako Txapelketetarako sailkatzea berez saria da laurendako, baina ea zer nolako maila ematen duten.Bestalde, ekainaren 4an eta 5ean Espainiako Txapelketak jokatuko dira Iruñeko San Antonio Zirkuituan.