Nafarroa Espainiako 22 urtez azpiko txapelduna

Guaixe 2011ko maiatzaren 24a

Asteburuan Espainiako 22 urtez azpiko txapelketako finalerdiak eta finala jokatu dira Iruñean. Final erdietan, eskuz banakako  finalerdietan, Nafarroa ordezkatzen zuen Ezkurdia arbizuarrak 18-8 irabazi zion Errioxako Larreari, eta eskuz binakako finalerdian Errioxako Estebanek eta Peñasek 22-14 irabazi zieten Nafarro Bko Bendoirori eta Bergerari.Labrit pilotalekuan jokatutako final handietan, eskuz banakako final handian Nafarroa A ordezkatzen zuen Ansotegik 18-10 irabazi zion Errioxa Ako Untoriari.Txapelketa guztira kontuan hartuta, Nafarroak eskuratu du Espainiako 22 urtez azpiko titulua.42. Herrien Arteko Txapelketa abianNafarroako Herrien Arteko Txapelketa hasi da. Lehen mailan 10 herri ariko dira, eta bigarren mailan 9. Lehen mailan Uharte Arakil, Altsasu eta Irurtzun ariko dira, eta bigarren mailan Arbizu.Asteburuan, lehen mailan, Iruñeak Uharte Arakil izan zuen arerio Oberenan eta Iruñeko talde izan zen nagusi. Emaitzak: Kimuak: Iruñea 18 - Uharte Arakil 6Haurrak: Iruñea 18 - Uharte Arakil 1Gazteak: Iruñea 22 - Uharte Arakil 2Seniorrak: Iruñea 15 - Uharte Arakil 22Irurtzun eta Donezteberen arteko lehian, Doneztebekoak izan ziren nagusi. Emaitzak:Kimuak: Irurtzun 3 - Doneztebe 18Haurrak: Irurtzun 0 - Doneztebe 18Gazteak: Irurtzun 11 - Doneztebe 22Seniorrak: Irurtzun 22 - Doneztebe 11