Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan makina bat lasterketa jokatu dira. Tartean, Anue bailarako Olagüen Bost Udaletxe krosa jokatu zen, 10,5 km-koa. Korrikalariak errepide eta mendian barna ibili behar izan ziren lanean. Azkarrena Aritzuko Aitor Iraizoz izan zen (39:32), helmugara bakarrik helduta. Dantzaleku-Sakana klubeko Juantxo Arregi altsasuarra hirugarrena sartu zen helmugara (40:44), minutu bat eta 12 segundora. Emakumezkoetan Judith Garcia izan zen azkarrena (52:59).Larunbatean 301 korrikalari aritu ziren Donostiako Antiguako Herri Lasterketa-Berria proban. 10 km-ko lasterketa zen, eta Ruben Lanz izan zen azkarrena (31:34). Alberto Martinez lakuntzarrak primerako lana egin zuen eta zazpigarrena izan zen helmugan (34:33). Horretaz gain, Juan Luis Maiza etxarriarra 37.a izan zen (36:59), Jose Javier Maiza etxarriarra 38.a (37:00), eta Alatz Agirre arbizuarra 49.a (38:30).