Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Lekunberriko V. Rallysprintean1.Rodolfo Ramirez/Oskia Dominguez (Peugeot 206 XS, ADC Sport); 19:28,05.Ion Mikel Orderiz / Joseba Ibarra (Renault Clio 16 v., Eguzki Sport): 20:07,215.Joseba Aldaz / Iker Azkargorta (Peugeot 205 Rallye, Lagun Artea): 22:13,018.Garikoitz Goñi / Iker Beunza (Renault 11 Turbo, Jaizkibel): 33:33,5Malloak eskuderiak antolatuta, larunbatean V. Lekunberriko Rallysprinta jokatu zen. Aurten ibilbide berria prestatu zuen antolakuntzak. Etxeberritik hasita Madotz, Oderitz eta Astiz arteko tramoa (12 km) hirutan gainditu behar izan zuten pilotu eta kopilotuek, eta ibilbidean barna pilatu ziren zaleen animua ez zitzaien falta izan. Hiru pilotu sakandar aritu ziren: Joseba Aldatz olaztiarra, Iker Azkargorta kopilotuarekin (Peugeot 205 rallye, Lagun Artea eskuderia), Garikoitz Goñi etxeberriarra Iker Beunza kopilotuarekin (Renault 11 turbo, Jaizkibel eskuderia) eta Ion Mikel Orderiz irurtzundarra Joseba Ibarra kopilotuarekin (Clio 16 v., Eguzki Sport eskuderia).Ia 30 pilotu inguru aritu ziren proban, eta onenak Rodolgo Ramirez eta Oskia Dominguez izan ziren (ADC Sport eskuderia, Peugeot 206 XS), hiru tramoak batuta 19:28,0-ko denbora egin eta gero. Eskuderia Sardarako Mattin Villares pilotua eta Javier Goikoetxea kopilotua (Renault Clio Sport) izan ziren manga guztietan denborarik onenak egin zituztenak, baina manga baten hasieran egindako akats batengatik minutu bateko penalizazioa ezarri zien antolakuntzak - nonbait stop kontrol batean aurreratu ziren - , eta polemika tartean horrek eman zien garaipena Ramirez eta Dominguezi. Sari ematean, dena den, Ramirezek saria Villaresi eskaini zion "azkarrena izan zelako".Aritu ziren pilotu sakandarren artean Renault Clio 16 v. gidatzen zuen Ion Mikel Orderiz irurtzundarra izan zen azkarrena. Joseba Ibarra kopilotuarekin laguntzarekin bosgarrenak sailkatu ziren (20:07,2). Beste biek ere bukatzea lortu zuten.Nafarroako Karting Txapelketako 2. probak utzi zuenaIgandean Los Arcosek Nafarroako Karting Txapelketako 2. proba baliagarria hartu zuen. Nafarroako txapelketarako puntuagarria izateaz gain, Euskal Herriko Txapelketarako, openerako eta Open Ipar-Kartingerako baliagarria zen. Sakanako bi eskuderiak lehiatu ziren: Arbizuko Spirit Racing Team eta Etxarri Aranazko 6 Racing Team.Kimuen mailan Spirit Racing Team taldeko Aitor Lasa izan zen azkarrena. Kronometratutako entrenamenduetan denbora onena egin zuen, polea lortuz, eta lehen mangan nagusi izan zen. Kadeteen mailan talde bereko Ibai Rodriguezek garaipen hirukoitza lortu zuen: polea lortu zuen, eta, horretaz gain, jokatutako bi mangatan azkarrena izan zen.Eta aipatzekoa da hobby mailako lasterketan 6 Racing Team taldeko German Cabrera izan zela jaun eta jabe. Kronometratutako entrenamenduetan azkarrena izan zen, polea lortuz, eta probako bi mangatan ere lehena izan zen.Uztailaren 9an jokatuko dute hurrengo proba, Olaberrian, Nafarroako eta Euskal Herriko federazioak elkarlanean antolatutako proban. .