Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñaki Otxoa de Olza mendizalea zenaren Sakanako lagunek eta Sakanako Mendigoizalek taldeak 2008an Annapurnan bizia galdu zuen mendizale iruindarra omenduko dute igandean Beriainen. Goizeko 10:30ean Unanutik hasiko dute igoera, eta Otxoa de Olzaren alde Beriaingo igoeran dagoen monolitoan geldialdia eginen dute bertan lore sorta eskaintzeko - 11:00ak inguruan izanen da - . Segidan, Beriaingo tontorrera joko dute, San Donato ermitara, bertan hamaiketakoa egiteko. Bapo gosaldu eta gero jaitsierari ekinen diote.Patxi Goñi mendizaleak Khumbakarna ekarriko du LakuntzaraLakuntzako Kultur Ille mustutzeko, Irunberriko mendigoizalea den Patxi Goñik mendi proiekzio bikaina ekarriko du gaur, ostiralarekin, 19:00etan, Lakuntzako udaletxera. Zehazki, Khumbakarnan edo Manaslun (8.156 m) egindako mendi espedizioa izanen du hizpide, Mas allá del Khumbakarna izenda duen proiekzio baten bidez. Himalayako zortzi mila horretan bizitako esperientzia eder bezain gogorra ekarriko du Patxi Goñik Lakuntzara. Sasiren mendi proiekzioa Etxarri AranatzenEtxarri Aranazko Euskal Astearen barruan antolatutako ekitaldien artean, gaur, ostiralarekin, Mikel Sasiain Sasi mendizale etxarriarrak Peruko mendi batean egindako igoera izanen du hizpide. Igoerari buruzko film emanaldia eginen du Sasik Etxarriko gaztetxean, gaur, 22:30ean. Altsasukoak BakedanoraAltsasuko Mendigoizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du iganderako. Altsasutik atera eta Bakedanora heltzea da asmoa, Urbasa-Andiako paraje ederretatik barna. Informaziorako mendi klubarekin harremanetan jarri.