Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Italiako Giroa ikusgarria izaten ari da. Asteburuko Dolomitetako goi mendiko etapa izugarri eta ikusgarriek kolore laranja izan zuten, larunbatean Euskalteleko Igor Anton bakarrik heldu baitzen Zoncolan izugarriaren gainera, modu epikoan. Sorpresa igandean errepikatu zen, mendiz betetako infernuko etapan Euskalteleko Mikel Nieve bakarrik heldu baitzen Gardeccia Val di Fassara, Giau eta Marmolada portu ikaragarriak igo eta gero. Haien taldekide Jorge Azanza altsasuarra lan bikaina egiten ari da laguntzaile moduan. Sailkapen orokorrean Alberto Contadorrek ez du areriorik, gainontzeko guztiak baino koska bat gorago dago. Atzoko emaitzen faltan, Scarponi 4:58ra eta Nibali 5:45era ditu. Eta Azanza 67.a zen, 1:40:20ra. Oraindik hiru etapa daude jokoan, eta igandean, azken etapan, Milanen jokatuko den 26 km-ko erlojupekoak erabakiko du nork jantziko duen maglia arrosa. Faborito nagusiena, ezbairik gabe, Contador da. Urtasun BavieranBestalde, Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra igandean despedituko den Bavierako Tourrean ari da lehian. Koldo Fdez. De Larrea laguntzea izango da bere lana. Beste probakNafarroako Itzuliaz gain, beste lasterketa batzuk daude asteburuan. Kadeteek igandean XXV. Luis Meoqui Memoriala dute jokoan Murietan, 11:00etan (66 km). Afizionatuendako bi lasterketa antolatu dira. Larunbatean 23 urtez azpikoak XXI. Sabin Foruria Memorialean ariko dira Markinan, 10:00etan (104 km), Lehendakari Txapelketarako baliagarria, eta igandean 23 urtez azpiko eta elite mailakoek Euskaldun Txapelketarako puntuagarria den Kutxa Sari Nagusia dute jokoan Urretxun, 10:00etan (108,2 km).