Sakandarrak 3. Elomendiko Xtrem proban

Guaixe 2011ko maiatzaren 25a

Sakandarren sailkapena1.Mohssene Charkaoui: 38:0417.Fermin Gabirondo (Olazti): 45:2436.Karlos Zelaia (Uharte): 48:2366.Migel Yerro (Altsasu): 52:3280.Fernando Ariztegi (Iturmendi): 56:25Igandean 133 korrikalari aritu ziren 3. Elomendiko Xtrem lasterketan. Elotik aterata Elomendi gainera (1.289 m)igotzea zen erronka, 8 km-tan 731 m-ko desnibela zuen lasterketa osatzea, hain zuzen. Azkarrena Mohssene Charkaoui marokoarra izan zen (38:04). Lau sakandar aritu ziren proban, eta azkarrena Fermin Gabirondo olaztiarra izan zen, helmugara 17.a heldu eta gero (45:24). Emakumezkoetan Izaskun Zubizarreta nagusitu zen (46:22).Bestalde, asteburuan Bidarraiko mendi lasterketa jokatu zen. Walter Becerra nagusitu zen, eta Sutegi taldeko Xabier Plazaola 63.a sailkatu zen (2:29:39).