Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dozena bat udal berritu ziren igandean Sakanan. Lakuntzarrek, arbizuarrek eta iturmendiarrek, gauzak ongi, sei hilabete itxaron beharko dute udala berritzeko. Parte hartzea, azken deialdian baino 3,7 puntu txikiagoa izan da. Emaitzei dagokienez, boto uzta handiena Bilduk jaso du, bigarren izan den NaBai2011ri ia %60 boto gehiago ateraz. Koalizio horrek 1.394 boto galdu ditu udal hauteskundeetan. Aurreko deialdiarekin alderatuta aukera abertzaleak behera egin du Sakanan: 1.637 boto gutxiago (bi udal gutxiago berritu dira eta NaBaik zerrenda gutxiago aurkeztu ditu). Zerrenda independenteak 3. indarra dira ibarrean, baina 163 boto galdu dituzte lau urtetan. Sozialisten boto galera ez da hain nabarmena izan, 45 besterik ez, eta Sakanako 4. indarra dira. PP indartsu mustu da Sakanan eta udal hauteskundeetan UPNk baino boto gehiago eskuratu ditu, eta ez soilik hark galdutakoak. Erregionalistak ibarreko 6. indarra bihurtu dira 484 boto gutxiago bereganatu ondoren. Eskuineko aukerak, UPNk eta PPk, aurreko hauteskunde deialdiarekin alderatuta 199 boto irabazi ditu. Igoera horretan PPren sarrerak zerikusi zuzena du. Bilduko alkatea izanen dute berritu diren 12 udaletatik bostek: Uharte Arakilek, Etxarri Aranatzek, Bakaikuk, Urdiainek eta Olatzagutiak. NaBai2011ko alkatea izanen dute Irurtzunek eta Ziordiak eta udal agintari independentea izanen dute Arakilen, Irañetan, Arruazun eta Ergoienan. ZinegotziakDuela lau urte 14 udal berritu ziren maiatzean, hau da, igandean baino 18 zinegotzi gehiago aukeratu ziren, guztira 114. Horrek alderaketa zehatz bat egitea zaildu egiten du. Hala ere, badira zenbait datu garbi. Bildu izan da zinegotzi gehien eskuratu dituen hautagaitza, %41,67. Duela lau urte ezker abertzalearen eta EAren zerrendek udal karguen %38,6 inguru eskuratu zituzten. Zerrenda indepenteendako ibarreko zinegotzi karguen laurdena dira. Zerrenda horiek ehunekotan irabazi badute ere, bi zinegotzi galdu dituzte duela lau urterekin alderatuta. NaBai2011k, berriz, %22,69 eskuratu ditu, zuenaren ia erdiarekin geldituz. Zerrenda abertzaleek 58 zinegotzi dituzte, hau da, udal hautetsien %60,42. PSNk zinegotzien %5,2 lortu ditu, bat gora eginez. Kopuru bera, 5 zinegotzi, lortu ditu PPk Sakanan aurkeztu den lehen udal hauteskundeetan. UPNren ordezkaritza, berriz, puntu bat pasatxo jaitsi da eta bereak dira zinegotzien %3,13. Eskuineko blokeak 8 zinegotzi eskuratu ditu, aurreko legegintzaldian baino 3 gehiago. Zinegotzien %4,39 izatetik, %8,44 izatera pasa da. GeneroaBukatu berri den legegintzaldian Cristina Irigarai Beraza irintarra eta Maider Goñi Errazkin etxarriarra izan dira emakumezko alkate bakarrak Sakanan. Igandean aukeratu ziren dozena bat alkateetatik bi emakumeak dira, Ergoienakoa eta Olatzagutiakoa. Altsasun ere alkatea emakumea izanen da ziurrenik. Hala balitz hiru lirateke emakumezko alkateak, hau da, %25. Gainontzeko bederatzi udalerrietako alkateak gizonezkoa izanen da, %75. Sakanan 96 zinegotzi kargu aukeratu ziren igandean. Haietatik 66 (%68,75) gizonezkoak dira, eta 30 emakumezkoak (%34,37). Berritu diren udal batzar guztietan gutxienez emakume bat egonen da eta Urdiainen zinegotzien gehiengoa, 7tik 5, emakumeak izanen dira. Bukatu den legegintzaldian 114 zinegotzietatik 86 gizonezkoak ziren (% 75,44) eta 28 (% 24,56) emakumezkoak. Bi udaletan, Arruazun eta Ergoienan, ez zegoen emakumezko zinegotzirik. DatuakParte hartze handiena izan duten herriak1. Ziordia %84,232. Bakaiku %79,063. Arruazu %73,4Sakanako bataz bestekoa %65,01 izan da. Bederatzi herri egon dira kopuru horren gainetik. Abstentzio handiena izan duten herriak1. Altsasu %40,252. Olatzagutia %35,433. Uharte Arakil % 34,6Sakanako bataz bestekoa %34,49 izan da. Aipatu kopurua hiru herriek gainditu dute soilik. Boto baliogabe gehien izan duten herriak1. Bakaiku %20,092. Uharte Arakil %11,893. Urdiain %6,35Sakanako bataz bestekoa %3,2 izan da eta bost herrik gainditu dute kopuru hori. Boto txuri gehien izan duten herriak1. Bakaiku %29,142. Urdiain %15,543. Arruazu %9,23Sakanako bataz bestekoa %4,2 izan da eta lau herritan gainditu da zifra hori. Babes gehien jaso duten zerrendak1. Uharte Arakilgo Bildu %71,692. Bakaikuko Bildu %70,863. Etxarri Aranazko Bildu %63,40Boto gehien jaso duen alkate-zerrendaJavier Rodriguez Astizek buru duen Bilduren zerrenda, %71,69Errepikatuko duten alkateakTxiki Iriarte Vitoria, Irurtzun Jesus Maria Arrese Galbete, ZiordiaUdalerrika lehen indarra- Bildu 6: Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia. - Independenteak 4: Arakil, Irañeta, Arruazu eta Ergoiena. - NaBai 2: Irurtzun eta Ziordia.