Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako 50 parlamentariak aukeratzeko bozketan sakandarren %65,4k parte hartu zuen, duela lau urte baino 5,2 puntu gutxiago. Parte hartzea udal hauteskundeen parekoa izan da. Hori bai, haietan ez bezala, hauteskunde horietan biztanle guztiek botoa emateko aukera izan zuten. Lehen indarra Bildu izan da, udaletako hauteskundeetan baino 471 boto gehiago eskuratu ditu koalizioak. Bilduk bigarren indarrari, NaBai2011ri 1.356 botoko aldera atera dio. NaBai2011ren babesa 13 puntu jaitsi da eta 2.500 boto bildu ditu parlamenturako, udaletarako baino 527 gehiago. Aukera abertzaleak 312 boto gutxiago bildu ditu deialdi honetan. Eskuineko aukerak ere behera egin du. UPNk eta PPk elkarrekin baino 149 boto gutxiago lortu dituzte parlamenturako. Erregionalistek galdu dituzten guztiak (710) ez dira popularren esku gelditu (561). Popularren parlamenturako zerrendak udaletakoak baino babes gutxiago eskuratu du, sakandarren 122 boto gutxiago. Sozialistek sakandarren babesaren heren bat galdu dute, 472. Hala ere, parlamenturako zerrendak udaletakoak baino 137 boto gehiago eskuratu ditu. Izquierda-Ezkerra koalizioari gauza bera gertatu zaio eta zuen mailari eutsi dio. 14 boto besterik ez ditu galdu eta sakandarren %3,11ren ordezkaritza lortu du. Duela lau urte sakandarren parlamenturako botoen %1,25 lortzea lortu zuen zerrenda kanabikoak. Lau urtetan 56 boto galdu ditu, ordea. %1ren muga gainditu duena Nafarroako Berdeak zerrenda da. 13 udalerritan botoren bat eskuratu du, 119 lortu arte. Azkenik, Derecha Navarra y Española alderdia aipatu beharra dago. UPNko zinegotzi zen Antonia Roman eta beste zenbait altsasuar bere zerrendetan dituen alderdiak 25 boto besterik ez ditu lortu, erdiak Altsasun. Parte hartze handiena izan duten herriak1. Ziordia %82,042. Bakaiku %80,433. Arruazu %73,4Sakanako bataz bestekoa %65,4 izan da. 11 herri egon dira kopuru horren gainetik. Abstentzio handiena izan duten herriak1. Irañeta %40,142. Altsasu %39,963. Lakuntza %36,36Sakanako bataz bestekoa %34,6 izan da. Aipatu zifra lau herriek gainditu dute soilik. Boto baliogabe gehien izan duten herriak1. Uharte Arakil %5,622. Irañeta % 2,353. Altsasu %1,87Sakanako bataz bestekoa %1,28 izan da eta hamar herri ez dira kopuru horretara iritsi. Boto txuri gehien izan duten herriak1. Irañeta %7,232. Iturmendi %4,813. Urdiain %3,83Sakanako bataz bestekoa %1,68 izan da eta sei herritan gainditu da zifra hori. Babes gehien jaso duten zerrendak1. Bildu Arbizun %622. Bildu Arruazun %57,43. Bildu Etxarri Aranatzen %57,07Parlamentari sakandarAurreko legegintzaldian bezala 50 parlamentarien artean sakandarrik bada. NaBai2011ren zerrendan aurkeztu den Asun Fernandez de Garaialde Lazkano altsasuarrak errepikatu eginen du. Bestalde, UPNren zerrendan Lourdes Goikoetxea Zubeltzu olaztiarra dago.Udalerrika lehen indarra- Bildu, 12: Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. - NaBai2011, 2: Arakil eta Irurtzun. - UPN, 1: Iturmendi.