Parapentelaria zaurituta

Guaixe 2011ko maiatzaren 30a

Atzokoan, 11:00ak aldera, Aratz mendian, Araban, parapentelari altsasuar batek istripua izan zuen. 34 urteko altsasuarrak gorputzean hainbat kolpe jaso zituen 15 metroko altueratik erori ondoren. Beharrezko babesak jarriak zituen. Zegama-Aizkorri mendi maratoiagatik inguruan zeuden osasun zerbitzuek artatu zuten lehenik.  Ondoren, Ertzaintzaren helikopteroak Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zuen zauritua. Antza, altura hartzen ari zenean gertatu zen ezbeharra, mendi magalaren ondotik gora egin behar zuen eta mendi-magala ikutu eta orduan erori zen.