Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berdud lehen juniorra HondarribinMaiatzaren 21ean Hondarribiko Triatloia jokatu zen sprint distantzian (750 metro igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan), eta 335 triatleta aritu ziren. SVC Seguridad taldeko Jon Unanue izan zen garailea (1:04:30). Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarrak sekulako lana egin zuen eta 11.a izan zen helmugan (1:07:51), bere kategorian, juniorretan, lehendabiziko postuan sailkatuz. Bestalde, Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumea altsasuarra 68.a sailkatu zen (1:13:59). Mikel Lakuntza Bilboko triatloi gogorreanEta larunbatean I. Bilboko triatloia jokatu zen, proba oso gogorra, distantzia olinpiko bikoitzekoa - 1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan). 340 triatleta animatu ziren parte-hartzera, tartean punta-puntakoak, eta sakandar bakarra izan genuen, Sakana Triatloi Taldeko Mikel Lakuntza arbizuarra. Irabazlea Mikel Elgezabal bizkaitarra izan zen (4:03:21), eta emakumezkoetan Virginia Berasategi (4:29:00). Mikel Lakuntza 146. postuan iritsi zen helmugara (5:12:04), lan ona egin eta gero. "Oso triatloi polita izan zen, eta kriston giroa zegoen. Txirrindularitza ibilbidea leku ezezagunetatik pasatzen zen eta oso gogorra izan zen, eta korrikako zatia ikuslez gainezka zegoen museoen ibilbidean egin genuen, etengabeko animuak jasoz. Triatloi proba berria zen, baina oso ongi prestatuta eta kirolariendako ederra baina gogorra" adierazi du Mikel Lakuntzak. Gaztetxoak ArdantzenBestalde, Nafar Kirol Jolasen triatloi proba hartu du Ardantzek, eta Sakana Triatloi Taldekoak txukun aritu dira. Mutilen aurrebenjamin mailan Iker Iribar bigarrena izan zen. Gaizka Peñagarikanok mutilen benjamin mailako proba irabazi zuen. Nesken haurren mailan Olatz Azazeta bigarrena sailkatu zen, eta mutilen haurren mailan Urko Peñagarikano izan zen garailea.