Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean itzuli ziren etxera Italiako Giroan aritu diren Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak, tartean Jorge Azanza altsasuarra. "Kontentu eta nekatuta nago aldi berean, baina Giro polita egin dudala uste dut" adierazi du altsasuarrak. "Ihesaldia hartzea falta egin zait, baina beste lan mota bat egiten aritu naiz eta uste dut liderrak oso ongi babestu ditugula" gaineratu du Azanzak. Halaber, egun gogorrena Weylandt-en heriotzarena izan zela nabarmendu du. Euskaltel-Euskadi taldetik adierazi dutenez, Giroan aritutako txirrindularietatik inor ez da ariko Frantziako Tourrean. Tourrerako talde laranjan finkoak dira Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak, Samuel Sanchez, Ruben Perez eta Amets Txurrukarekin batera. Lau toki daude zehazteke, eta taldeak sei txirrindularien artean erabakiko du: Velasco, Koldo Fernandez, Izagirre, Castroviejo, Alan Perez eta Pablo Urtasun urdiaindarra.