Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Zegama-Aizkorrin1.Kilian Jornet (3:57:3982.Jon Arrieta: 4:59:0583.Angel Arrieta: 4:59:06145.Jose Luis Beraza: 5:22:26206.Fermin Gabirondo: 5:48:10218.Jose Antonio Salgado: 5:52:42301.Aitor Salinas: 6:25:55387.Jone Pelaez: 7:18:44*Oharra: Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterriaren daturik agertzen, eta gerta daiteke sakandarren baten datua oharkabean pasatzea.Beste behin arrakastatsua izan zen Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Bai parte-hartzearen aldetik - antolakuntzak parte-hartzea mugatu zuen eta 517 korrikalari abiatu ziren, eta horietatik 416 helmugara heldu - eta baita mendi eta malda guztietan animatzera bildu ziren ikusleen aldetik ere. Jakina denez, Munduko Koparako 2. Proba puntuagarria da Zegamakoa, eta munduko espezialista onenak aritu ziren. Zegamatik abiatuta, 42,195 km osatu zituzten korrikalariek, 5.472 metroko desnibelari aurre eginez eta besteak beste Aratz, Aizkorri eta Aitxuri gainak pasaz. Iazko garaile eta aurtengo faborito nagusi Salomon International taldeko Kilian Jornet gazte kataluniarra izan zen garaile (3:57:39), bere nagusitasuna erakutsiz. Kataluniarrak lau aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri. 35 segundo atera zizkion bere taldekide Tom Oweni. "Oso gogorra izan da, orain artean parte hartu dudan Zegamarik gogorrena" zioen helmugan Jornetek. Izan ere, berotzarrarekin kiskalita iritsi ziren korrikalari guztiak, eta bero horrek ez zuen ahalbideratu errekorrik hobetzea. Helmugara laugarrena heldu zen Aitor Osa izan zen lehen euskalduna (4:04:53). Eta emakumezkoetan Euskal Selekzioko Oihana Kortazar elgetarrak ez zuen areriorik izan (4:42:50). Minutu erdiko aldea atera zion Emanuela Brizio italiarrari. Sakandarrei dagokienez, askok ezin izan dute parte hartu, antolakuntzak parte-hartzea mugatu baitzuen eta zituen konpromisoak bete eta gero toki eskasa geratzen zelako. Inskripzioa egitea lortu zutenen artean, Uharte Arakilgo Arrieta anaiak izan ziren azkarrenak, segundo bateko aldearekin. Jon Arrieta 82.a heldu zen helmugara (4:59:09), eta Angel segundo bat beranduago (4:59:06). Emakumezkoetan Jone Pelaez altsasuarra izan zen aritu zen bakarra. Aurreko astean Los 10.000 del Soplao ultramaratoian aritu zen Kantabrian, emakumezkoetan irabaziz. Berak ere bazekien konplikatua egingo zitzaiola Zegaman aritzea, distantzia luzeagoetan askoz hobeki aritzen delako, eta azkenean 387.a izan zen helmugan (7:18:44), emakumezkoen sailkapenean 33.a. Aipatzekoa da antolakuntzak omenaldi berezia egin ziela Zegama-Aizkorri maratoiko edizio guztietan aritu eta proba bukatzea lortu duten 11 korrikalariei, proba hasi baino lehen. Tartean dago Jose Antonio Salgado altsasuarra. Andoni Egañaren bertsoak, ohorezko aurreskua eta oroigarri bana jaso zuten. Altsasuar beteranoa 218.a izan zen aurten (5:52:42). Sakandarrak Ezkaba TraileanSakandarrak II. Trail San Cristobal-Ezkaban1.Ivan Reguera: 2:15:0522.Jose Javier Maiza: 2:38:3623.Alberto Razkin: 2:38:5349.Damian Andueza: 2:50:5952.Mikel Goikoetxea: 2:52:0363.Iker Bueno: 2:54:3768.Egoitz Aldaz: 2:57:4284.David Oroz: 3:11:34112.Jon Garasa: 3:31:21*Oharra: Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterriaren daturik agertzen, eta gerta daiteke sakandarren baten datua oharkabean pasatzea.Igandean II. San Cristobal-Ezkaba Traila jokatu zen, Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako baliagarria den bigarren proba. Antsoainen hasi eta San Cristobaletik pasatzen zen proba. 25,7 km-ko mendi lasterketak 1.457 m-ko desnibela zuen. Horretaz gain, 18 km-ko lasterketa herrikoia antolatu zuen Txurregi Intersportek, eta bi lasterketak kontuan hartuz 320 korrikalari inguru aritu ziren. Trailean Ivan Reguero nagusitu zen (2:15:00) eta Joxe Javier Maiza etxarriarra izan zen lehen sakandarra (2:38:36). Aldiz, proba herrikoian Iñigo Ortiz nagusitu zen (1:31:57) eta Gorka Santesteban laugarrena sailkatu zen (1:39:09).