Ozono mailak neurtzeko estazioa

Guaixe 2011ko ekainaren 2a

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ozono troposferikoaren mailak kontrolatzeko kanpaina hasi du. Gas narritagarri hori eguzki-erradiazioak eta tenperatura handiek intentsifikatutako erreakzio kimikoengatik sortzen da. Agente kutsatzailea da, lurrazaletik hurbil egoten da eta arnasketa arazoak eragin ditzake arrisku-taldeetan (haurrak, adinekoak eta gaixo kronikoak), maila jakin bat gainditzen denean.Nafarroan, zainketa-kanpaina maiatzetik irailera jartzen da abian, sasoi horretan tenperaturek gora egiten dute eta. Arrisku-mugak gainditzen direnean herritarrek horien berri telefonoan jaso dezakete. Horretarako 012 telefonora hots egin behar dute. Nafarroan 8 estazio neurgailu daude eta haietako bat Altsasun dago.