Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako zenbait ikastetxetan bertsolaritza landu dute ikasturtean zehar, Bertsozale elkartearen laguntzarekin. Ikasturte amaieran sartu garen honetan, hainbat jarduera antolatu dituzte bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak biltzeko. Sakanako etorkizuneko bertsolariak Altsasun bildu ziren maiatzaren 13an. Bertsolari gazteek Oskar Estangaren bertso musikatu-inprobisatuekin eta Aritz Saraguetaren bertsoekin gozatzeko aukera izan zuten. Sarituak Sakandarrek bertsopaper lehiaketako sariak jaso zituzten. LHko 3. eta 4. mailan Euken Perez urdiaindarra nagusitu zen eta Inhar Astitzek (Andra Mari) aipamen berezia jaso zuen. LHko 5. eta 6. mailan Idoia Granizok irabazi zuen lehen saria (Zelandi). Aipamen bereziak izan ziren Xabier Lanz (Luis Fuentes), Jon Lazkoz eta Asier Reparaz (Andra Mari), Itsaso Zelaia, Ainhoa Diez de Ultzurrun eta Olatz Razkin (Andra Mari), Maialen (San Donato), Xuban (Zelandi) eta Gaizka Lanasendako (Urdiain). DBHko 1. eta 2. mailan, Alaitz Astiz (Andra Mari) nagusitu zen. Aipamen berezia jaso zuten Usue Mendez (Aralarko Mikel Donea), Asier, Maider eta Nerea (Iñigo Aritza) eta Oihan Sotorendako (Andra Mari).Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari bat ere Sakanara etorri da. D kategorian, DBHko 1. eta 2. mailan Alaitz Astiz Aranburuk 2. saria irabazi du.