Lavieuk eutsi du eta Nafarroako Itzuliko garailea izan da

Guaixe 2011ko maiatzaren 30a

Ostiralean Baztango Bagordi gainean despeditu zen etapan hartu zuen lidergoa Amical taldeko Antoine Lavieuk, eta zuen abantaila eskasa ongi mantentzen jakin zuen, atzo Iruñera lider iritsi eta Nafarroako Itzulia irabazteko. Soilik 7 segundo eskaseko tartea atera dio Rural Kutxa talde sakandarreko Yelko Gomezi, eta tarte bera hirugarrena sailkatu den Extremadura taldeko Alvaradori. Lokomotiv taldea zen itzulia irabazteko faborito nagusia baina kasu honetan etapa garaipenekin konformatu behar izan dira errusiarrak, tartean atzo Shilovek lortu zuena, itzuliko bigarrena, hain zuzen. Rural Kutxak gaizki hasi zuen itzulia, erorikoekin, baina azkenean lan bikaina egin du, larunbatean etapa irabaztea lortu eta gutxigatik ez baitu Nafarroako Itzulia irabaztea. Txirrindulari nafar onena Lizarte taldeko Martin Iraizoz izan da, helmugan 22.a izan eta gero, 22 segundora. Talde onena liderraren Amical izan da. Bestalde, aipatzekoa da jokatutako etapa guztiak eta sailkapen orokorra bera, atzerritarrek lortu dutela.Atzo Irurtzundik atera zen azken etapa, Iruñean despeditu zena. Amical taldeak lasterketa goitik behera kontrolatu zuen, Lavieu liderrak soilik 16 segundoren aldea baitzuen, eta helburua lortu zuen. Lan handia egin behar izan zuen talde frantziarrak hasieratik, ihesaldi saiakerak izan baitziren, baina Amicalek guztiak zapuztu zituen Sud Gascogne taldearen laguntzaz. Rural Kutxa ere saiatu zen, Perdon Gainean Yelco Gomezek saiakera egin baitzuen, baina Lavieu liderrak bikain erantzun zuen. Iruñera iristerakoan beste eraso bat izan zen baina Amicalek ongi kontrolatu zuen. Shilov errusiarra gailendu zen esprintean, eta Lavieuk maillotari eutsi zion.Bestalde, larunbatean Elizondon hasi eta Irurtzunen despeditu zen etapan, Rural Kutxako Josué Moreno izan zen garailea. Aipatutakoa itzuliko etapa nagusia zen, baina ez zen espero bezain erabakigarria izan. Rural Kutxako Josué Moreno ihes eginda iritsi zen helmugara, 7 segundora Davo-Lottoko Bulgac Brian sartu zela. Etapa horretan erorikoa izan zuen Rural Kutxako Jesus Del Pinok eta buruan mina hartu zuen. Bestalde, talde sakandarreko Javi Morenok erorikoa izan zuen, entrenatzen ari zela. Ukondoan haustura du Jaengoak eta hilabete emango du bajan.Urretxun Montenegro nagusitu zitzaien Rural KutxakoeiAtzo Kutxa Sari Nagusia jokatu zen Urretxun, Euskaldun Torneorako baliagarria zen proba. Rural Kutxa talde sakandarrak primerako lana egin zuen, sei txirrindulari zituelako aurrean, baina Azysa taldeko Jorge Martin Montenegro argentinarra oso azkarra izan zen eta garaipena lortu zuen, Rural Kutxako Kneppers esprintean irabazi eta gero. Talde sakandarreko Jordi Simon hirugarrena izan zen, Antonio Molina laugarrena, Francisco Garcia bosgarrena, Dario Hernandez seigarrena eta Ruben Fernandez bederatzigarrena.