Mank biomasa sortzea aztertzen hasi da

Guaixe 2011ko maiatzaren 31

Aurreko astean, asteartean, Sakanako Mankomunitateko batzarrean asmo horien berri eman zuen Migel Angel Zubiria presidenteak. Berak azaldu digunez, "ideia hor zegoen, bueltaka. Aukera aztertzen hasi gara, baina prozesua luzea izanen da". Zubiriak azaldu duenez, prozesua hurrengo legegintzaldian jarraituko dute. BiomasaSakanako Mankomunitateko buruaren nahia litzateke ibarreko basoak erabiltzea biomasa sortzeko. Zubiriak azaldu digunez, "loteetako hondarrekin, baso garbiketetakoekin eta beste sortuko litzateke biomasa. Horiek txikitu, zerrautsa edo ezpal txiki bihurtu eta lehortu ondoren erregaia lirateke". Hori guztia egiteko ekoizpen planta bat jarri beharko litzatekeela esan digu Mank-eko buruak, aurreratuz hura mugikorra izan daitekeela. "Baina hori hurrengoek zehaztuko dute". Zubiriak aipatu duenez udal eraikinak berotzeko eta enpresetako ekoizpen prozesuetan erabil liteke biomasa. Azken horien artean Etxarri Aranazko Ceramicas Utzubar eta Olatzagutiako porlandegia daude. Aurrenak dagoeneko erabiltzen du biomasa eta, bigarrenak, Nafarroako Gobernuaren baimena jaso berri du. "Porlandegiko arduradunek ongi hartu dute aurkeztu diedan aukera", azaldu digu Zubiriak. Mankomunitateko buruak biomasa ekoiztearen alde egiteko hiru argudio eman dizkigu: "Batetik, lanpostuak sortzeko modu bat izanen litzateke. Bestetik, basoa berriro udalendako diru-iturri bihurtuko litzateke. Eta, azkenik, basoak garbi egoteko eta  biziberritzeko modua izanen litzateke". Biomasaren erabilerak CO2 gasen isuria murriztuko lukeela ere nabarmendu digu Zubiriak. "Gaia eztabaidatzen hasi gara, ea udalak prest dauden". HitzarmenaSakanako Mankomunitateak Sustrai Erakuntza fundazioarekin hitzarmena sinatu du. Hala, Fundazioak aholkularitza juridikoa emanen dio Mank-i. Izan ere, ibarreko erakundeak helegitea aurkeztu dio Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Integraturako Planari.Mankomunitate berriaIbarreko erakundea iraileko lehen astean berrituko da. 29 kidek osatuko dute.