Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak udarako triatloi campusa antolatu du Altsasun, hainbat erakunderen laguntzarekin: Atabo Altsasu enpresa, Nafarroako Kirol Institutua eta Nafarroako Triatloi Federazioa. Triatloi campusa Altsasuko igerilekuan eskainiko da, uztailaren 18tik 29ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara. 8 urtetik 16 urte bitarteko gazteek eman ahal dute izena.Begiraleak Sakana Triatloi Taldeko Mikel Lakuntza arbizuarra eta Aitor Mozo lakuntzarra izango dira. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetan murgiltzeko teoria eta praktika uztartuko dituzte, eta landuko duten metodologia jokoen bidezkoa izanen da.Bestalde, Mankomunitatetik adierazi dute uztailaren 23an jokatuko dela Sakanako IX. Triatloia, Urdiainen.Ekainaren 17ra arteIzena ematea zabalik dago ekainaren 17ra arte, Mankomunitateko Kirol Zerbitzura joaz (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa). Inskripzioa 30 eurokoa da.