Unipublicek ez du Rural Kutxa Espainiako Itzulira gonbidatu

Guaixe 2011ko ekainaren 1a

Unipublicek Giroaren ondoren konfirmatu behar zuen eta hala egin du. Espainiako Vuelta antolatzen duen enpresak ez du Rural Kutxa talde kontinental profesionala gonbidatuko. UCI Pro Tour mailako 18 taldeez gain - Ag2r La mondiale, BMC, Euskaltel-Euskadi, HTC-Jogrpad. Katusha, Lampre, Leopard Trek, Liquigas, Movistar, Omega Pharma, Astana, Quickstep, Rabobank, Saxo Bank, Sky, Garmin, Radioshack eta Vacansoleil - , hurrengo lau taldeak gonbidatu ditu: Cofidis, Skil-Shimano, Andalucia-Caja Granada eta Geox-TMC.Orain, Vueltarako lehen erreserba edo ordezkoa izango da Rural Kutxa. Taldearendako gogorra izan da gonbidatua ez izana, eta aipatu dutenez, Unipublicek hartutako erabakia ez dute "ez ulertzen ez konpartitzen".