Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan gazteen, juniorren eta seniorren mailako Espainiako Pista Txapelketak hartu zituen Txantreak. Asturiaseko 5 talde, Nafarroako 8, Kataluniako 3, Euskadiko bat, Madrilgo 2 eta Valentziako 2 talde aritu ziren. Sakanako klubetatik lau irristalari aritu ziren gazteen mailan: Aitziber taldeko Gaizka Ocaña eta Maialen Unanua eta Altsasuko Cristina Aldeano. Sutegiko Irantzu Imaz lesionatuta zegoen eta ezin izan zuen aritu. Txukun aritu ziren skandarrak.Larunbat arratsaldean eta igande goizean San Antonio Nazioarteko Zirkuitua dago jokoan, nazioarteko selekzioekin, eta horretaz gain Espainiako haurren mailako txapelketak eta kimuen kopa nazionala jokatuko dira. Tartean sakandarrak izanen dira.