Mintzakideen eguna Elizondon

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Mintza Egunaren seigarren edizioa Elizondon ospatuko da biharkoan. Euskal Herri guztiko mintzakideendako egun pasa ederra antolatu dute. Hala, Elizondoko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko aukera ere izanen dute Elizondora joaten direnek.Bazkalosteko giroa aprobetxatuko dute, bestalde, mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten zenbait erakunde eta laguni eskerrak eman eta opari xume bat egiteko. Ondoren, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere aritzeko aukera egonen da.Egitaraua11:00etan Ongi etorria.12:00etan Ibilaldi gidatua.13:30ean Mintza bermuta.14:30ean Bazkaria Merkatu Plazan (euria eginez gero frontoian eginen da).16:00etan Sari banaketa.16:30ean Euskal Erromeria.