Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barruan daude Arbizu, Etxarri Aranatz eta Urdiain, Euskal Herriko beste 57 udalerrirekin batera. Guztiek ere berezitasun bat dute, herritarren %70etik gora euskara dakitela. Mankomunitate horren bidez, hizkuntzaren normalizazioren alde jarduten dute. Baina biharkoa festarako hartuko dute. Gure hizkuntzak har dezan arnas lelopean egitarau zabala prestatu dute. Jon Bollarrek UEMAko buruak azaldu duenez, "arnasgunea euskaldunok psikologiko eta fisikoki behar dugun toki bat da; hau da, euskaraz inolako trabarik gabe egiteko aukera ematen digun tokia". UEMAtik horren alde lan egiteko asmoa azaldu dute. Legegintzaldi berrian udalerri gehiagok mankomunitatearekin bat eginen dutela aurreikusi du ere. Egitaraua10:30ean Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.11:00etan Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.12:30ean Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.12:30ean Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.13:00etan Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.14:30etan Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.15:30ean Umeendako tailerrak, Ariznoa plazan.16:30ean Umeendako jokoak: puzgarriak...18:00etan Dantzaldia.23:00etan Kontzertua, gaztetxean.