Eskalada eta paellada Eginon

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletako mendi taldeek antolatuta, igandean, ekainaren 5ean, eskalada eguna antolatu dute Eginon. Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin egiteko txangoa da hau. Hitzordua igandean goizeko 9:00etan jarri dute Altsasuko Netton, bertatik Eginora abiatzeko. Hasieran paseotxo bat eginen dute Eginotik monolitoraino, eta goian eskaladako muntaiak prestatu eta haurrek eta hala nahi duten gurasaoek eskalada probatzeko eta gozatzeko aukera izango dute.Aipatutakoa ikasturte honetako azken txangoa denez, egun polita ateratzen bertako merenderoan bazkaltzera geratuko dira, paellada antolatu baitute.