Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arau hauek gure ohituren kontrakoak dira gutxi gorabehera, eskubitik ezkerrera orrialdeak pasa eta lerroak irakurri, marrazkiak kontrako zentzuan jarraitu... Hala izanik eta askotan guri iristen zaizkigun komiki japoniarrak "okzidentalizatuak" egotean interesgarria deritzot prozesu hau azaltzeari.Esan bezala manga komikiak juxtu gure irakurtzeko arauen kontra jotzen du:Eta salto kulturala murrizteko komikiak okzidentalizazio prozesua jasaten dute batzuetan. Bi pauso ditu okzidentalizazioak: lehenik inpresioak atzekoz aurrera ipini "ispiluaren teknika" bezala ezagutzen denarekin eta azkenik barruko edukia japoniarren kultura ezagutzen ez dutenentzat behar adina moldatu kulturalki baliokideak diren gaiak, objektuak, izenak, paisaiak... erabiliz."Ispiluaren teknika" oso erraza da ulertzen. Berez komiki bat japoniarren erara argitaratua badago, gure erara marrazkiak ikusi nahi baditugu orrialde erdian ispilu bat jarrita islan ikusten den ordena besterik ez dugu jarraitu behar. Honek baditu zenbait ondorio ordea. Arazo tekniko potoloena, ezkerrean zegoena eskubian agertuko dela da, hau da Japonian protagonista zuhaitz baten ezkerraldean agertzen bazen, "ispiluaren islan" okzidentalizatu ondoren eskubian agertuko da. Testu guztiak kontu haundiz errepasatu behar dira akatsak ez ezartzeko gauzen kokapenei buruz hitz egitean. Eta hau baino okerragoa, pertsonaia gehienak eskubiko eskuarekin aritzen badira normalean okzidentalizazioaren ondoren gehienak ezkertiak izango direla! Honek zenbait marrazkigile okzidentalizazioan lan egitera behartu zuen marrazki asko berreginez Japoniatik kanpo komikiak argitaratu behar zirenean.Edukiari buruzko arazoa ez da arazo teknikoa baizik eta kulturari ematen zaion ostikada galanta. Pentsa orain dela urte asko Fuji mendia agertuko balitz komiki batean eta San Donato bezala itzultzen duten, edo Kioto herria Etxarri Bezala, soilik irakurleei ezaguna egiteko... horrelako astakeriak egin dira kulturalki komiki bat ondo ez onartzeko arriskua zegoenean. Honela, "Chicho terremoto" komikian baditugu zenbati astakeria: arroza bolei (Onigiri deitzen dira) paella esaten zieten, protagonisten izenak Chicho, Rosita, Tobias edo ta Boby txakurra ziren eta Fuji mendia Sierra Nevada zen!Guzti hau batez ere komikiak gaizki saltzeko arriskuan zeudenean egiten zen, baina zenbait marrazkigile horrelako eraldaketez nazkatuta, beren obrak kanpoan argitaratzeko baimena emateko zenbait arau jartzen hasi ziren, batez ere obren zentzua ez galtzeko. Batzuk izenak zeuden bezala uztea, beste batzuk irakurtzeko zentzua mantentzea... Eta honela gutxinaka-gutxinaka jendeak japoniar erara komikiak irakurtzera ohitu zen. Gaur egun normala da manga komikiak japoniar erara argitaratua egotea eta eskerrak honela dela, bestela xehetasun ugari galduko genituzke komikiak irakurtzerakoan.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com