Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udalekuak antolatu ditu aurten ere. Udalekuen helburuen, ezaugarrien, jardueren eta autobus-ordutegien berri emateko bilera antolatu du Euskara Zerbitzuak. Hiru udaleku direnez, hiru bilera izanen dira: 18:30ean haien seme-alabak Pirata udalekura izen-eman dituzten gurasoak bilduko dira. Ordu erdi geroago, 19:00etan, Xamariko udalekuan onartuak izan diren haurren gurasoen txanda izanen da eta, azkenik, Udaleku sorgindura joanen diren umeen arduradunek 19:30ean dute hitzordua Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan. Euskara Zerbitzuak jakinarazi du bileraren ondoren, www.sakana-mank.com helbidean jarriko dituela autobusen ordutegiak eta materialen zerrendak.