Aitzol Atutxak 23 urtez azpiko Urrezko Aizkora irabazi zuen Ziordian

Guaixe 2011ko ekainaren 6a

Atzo Urrezko Aizkorako 23 urtez azpiko finala hartu zuen Ziordiak, Sakandarren Eguneko ospakizunetan. Dimako Aitzol Atutxa aizkolariak erakustaldi bikaina eman zuen (15:24) eta Oihan Larretxea beratarra hartu zuen menpean (18:07), bi minutu pasako aldea atereaz. Hurrengo asteburuan elite mailako Urrezko Aizkoraren finalean ariko da Atutxa, Juan José Lopez Azpilikuetaren kontra. Bestalde, Ziordiko jaialdian elite mailako Urrezko Aizkoraren kontsolazio finala jokatu zen. Arriarango Iñaki Zuarmendi izan zen garailea eta elite mailan hirugarren sailkatutakoa (21:57), Jon Rekondo leitzarra irabazi eta gero (23:20). Hortaz, Rekondo laugarren postuan sailkatu da. Omenaldia Axio FloresiZiordiko jaialdian, urrezko aizkolariek omenaldia eskaini zioten Jose Inazio "Axio" Floresi. Gaixotasuna dela eta, aizkora utzita dago, eta bildutako guztien babesa eta omenaldia jaso zituen Axiok, Egur Sportek eskainitako oroigarri batekin batera.