Sakanako dantzari txikiak Agoitzen

Guaixe 2011ko ekainaren 6a

Igandean Nafarroako dantzari txikien bilgune izanen da Agoitz. 1200 dantzari txikik bat eginen dute festarekin. Dantza festarekin bat egin zuten Nafarroa osoko 32 dantza talde, besteak beste, Altsasuko eta Etxarri Aranazko Etorkizuna dantza eskolak, Lakuntzako Elai Alai dantza taldeak eta Irurtzungo Orritz dantza taldeak. Dantzari txikiak Agoitz inguruko herrietan banatu ziren goizean goiz. Eguerdiko 13:00etan bat egin zuten Agoitzen, kalejira erraldoian. Bertan, dantzari txiki guztiek Flash mob erraldoia egin zuten, Zazpi Jauzi eta Txulalai elkarrekin dantzatuz. Jarraian, herriko futbol zelairako bidea hartu zuten, bertan baitzuten ekitaldi nagusia. Dantzariek erakustaldi ederra eskaini zuten, ilusioz gainezka. Festa mahaiaren inguruan agurtu zuten, paella erraldoiarekin. Nafarroako dantzari txikien festak argi utzi zuen gurean euskal dantzak etorkizun oparoa duela. Hitzorduaren antolatzaileak, Agoizko Angiluerreka elkartea eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra, pozik geratu ziren egunarekin. Nafarroako dantzarien biltzarreko kide den Josu Royo irurtzundarrak Agoizko dantza taldearen eta bailarako udalen lana txalotu zuen, "denen artean lan paregabea egin dute" adierazi zuen.