Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiraleko eguraldi apartak ke seinaleak ederki ikusteko aukera eman zuenMustutzen elkartearen deiari erantzunez, sakandar mordoa pasa zen igandean Ziorditik. Eguerdi eta arrats partean bildu zen jende gehien. Urrezko aizkorako saioak jendea erakartzeko balio zuen eta zaleek Toki Eder pilotalekua bete zuten. Bitartean, Altsasuko Zubiondo abesbatza kantu poteoan aritu zen herrian barna. OmenaldiaHaiena izan zen omenaldia girotzeko hasierako ardura. Euri mehatxupean, plazan, Urteko Sakandarraren aipamena Juli, Manoli eta Juana Mari Hartza ahizpa altsasuarrak jaso zuten. Mustutzen elkarte antolatzaileko Gorta Ovejerok azaldu zuenez, "hiru ahizpei egindako omenaldiarekin emakume sukaldariak eta euskal sukaldaritza omendu nahi dugu". Hirurek Miren Ustarrozek egindako eta ibarra irudikatzen duen brontzezko eskultura jaso zuten oroigarri gisa. Urtero moduan, herrigintzan lanean aritu diren pertsonen lana ere saritu nahi izan zuen Mustutzen elkarteak. Saria Jose Ignacio Floresek jaso zuen. Ovejerok azaldu zuenez, bera omendua zelako, hartu duen herrian egin nahi izan zuten aurten Sakandarren Eguna.Lau omenduek plazan txalo ugari jaso zuten. Eta ESAIT-en izenean, Ramon Arratibelek Floresi kamiseta bat jantzi zion Euskal Herriaren berri munduan barna zabaltzen egindako lanagatik. Berandu iritsi ziren bertsolariek bertso bana kantatu zuten omenaldi akaberan. Ondoren, 210 pertsona bildu ziren frontoian bazkaltzera. Elkarte ondoko berdegunean aurreikusia zegoen baina euriagatik aterpean egin zen azkenik. Asto lasterketaEta bazkal ondoren helduak mahai inguruan jarraitu zuten bitartean, txikiak kale animazioarekin gozatzeko aukera izan zuten. Asto lasterketaren gertutasuna izan zen frontoia hustu zuena.Asto lasterketan giro ona egon zen eta barre algarak nonahi entzun ziren. Sei astok parte hartu zuten lasterketan. Plaza inguruan lau buelta eman zituzten eta, azkenean, Josetxo Cresporen Farrukito astoak irabazi zuen proba. Urretxeko Jokinek gidatu zuen Farrukito. Lasterketa hasi aurretik oso une barregarria sortu zen: asteme bat altan zegoen eta 3 asto aztoratu ziren. Horietako bat "bost" hankekin egin zuen lasterketa. Pilota partidak, hirugarren aldiz, frontoia bete zuten eta Sakandarren Eguneko senidetze festa despeditzeko auzatea izan zen. Aizkolariek ereUrrezko Aitzurra jasotzearekin batera, Jose Ignacio Flores Egur Sport enpresaren omenaldia ere jaso zuen. Urrezko Aizkorako probaren baitan izan zen omenaldia. Donato Larretxearen eskutik jaso zuen oroigarria Flroesek.Ke seinaleakOstiralean ibarreko herrien arteko antzinako komunikazio sistema bat berreskuratu zuen Mustutzen elkarteak: su bidezko seinale optikoen komunikazio sistema. 21:00ak aldera, Ziordiko gazteluko ke seinalea Urdiaingo Iruritako gaztelutik ikusi eta han piztu zuten. Atzetik etorri ziren , Etxarriko eliza, Unanuko Aranburu, Arbizuko Kaxarna, Uharteko Gazteluko barga, Ihabarko Garritzera, Irurtzungo Aixita eta Urritzolako Gaztelukoak. BertsoakHerriak zuek omentzeko gaurnahikoa arrazoi baduzuen lanaz eta zuen ekimenazSakana duzue landusukaldean eta herrigintzanez duzue denborik galdueskerrak zuek ez zareten heltzengu biok bezain berandu. Eneko LazkozHorrelakoak gertatzen dira, umorez beharko hartu. Eta eragozpenik egon bada, gu bion partez barkatuBatek aizkoraz moztu eta biek sukaldean on gi prestatuEta guk jana izan dugunez, ezingo dugu inoiz ahaztu. Joseba BeltzaGertutikJuli, Manoli eta Juana Mari HartzaUrteko sakanadarrakNola hartu duzue omenaldia?M.-Sakandarrak izatean, hunkitu egin gaitu. Jaso ditugun omenaldietan ilusio gehien egin diguna da hau. J.- Ez dut uste merezi dugun saria denik. Guk baino gehiago merezi duenik izanen da. Baina, eskerrik asko Sakana. Nola hasi zineten?Olaberrian eta Sokoan ikasi genuen. Altsasutik atera behar izan genuen lanik ez zegoelako. Iruñera jo genuen euskal sukaldaritza lantzeko. Traspaso bat hartu genuen eta gero gurea eskuratu genuen. Han gauza onak eta txarrak pasa ditugu. Askotan goizeko bostetan ateratzen ginen. Bi urte lan egin gabe, zer moduz? JM.-Onenean geundela ixtea erabaki genuen. Bi urte kosta zitzaigun erabakia hartzea. J.- Betarik gabe. Denbora ziztu bizian doa. M.-Lehenik, gauzak antolatu behar izan ditugu, Altsasun. Oroitzapen txikiren bat utziko dugu.GertutikJose Ignacio FloresUrrezko Aitzurrarekin omenduaBigarren herrian ere omendua. Zer moduz ?Ondo. Pozik nago eta oso gustura. Arbizun, jaio eta han egin zidaten. Hemen pozik bizi naiz eta egin didaten omenaldiarekin gustura. Eskerrak Sakana guztiari. Saria bai, baina aitzurra?Medikuek lana kendu eta orain aitzurra eman didate. Baina pozik hartu dut. Erreleboa eskatu beharko? Ea bakarren bat etortzen den. Gazteekin aizkoran banabil. Ea beste gazte batzuk etortzen diren gure atzetik. Utzi, ez dut utziko, baina lehen baino lasaiago. Dudan gaitzarekin ezin dut bestela. Baina beti hor egonen naiz.