Mankomunitatearen ikastaro eskaintza

Guaixe 2011ko ekainaren 7a

Kirol hastapeneko ikastaroa eta desa-desfibriladore ikastaroak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateko Kirol ZerbitzuakSakanako Mankomunitateak, Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin, bi ikastaro antolatu ditu: kirol hastapeneko ikastaroa eta desa-desfibriladore ikastaroa. Ikastaroak lastailan izanen dira, baina izena ematea orain egin behar da, garagarrilaren 22ra arte.Kirol hastapeneko ikastaroa saskibaloia, futbola, txirrindularitza, atletismoa eta irristaketa eskoletan ibiltzen diren edo ibiliko diren begirale edo monitoreei zuzenduta dago. Lastailan eskainiko da. Bestalde, desa-desfibriladorearen erabilera irakasteko antolatu den ikastaroa 8 ordukoa izanen da, eta hau ere lastainan izanen da, Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan, 2 arratsaldetan banatuta. Irakasleei, sorosleei, udal langileei eta lehen laguntzetan interesa duten orori eskainita dago.Garagarrilak 22Egun hori baino lehen eman behar da izena, kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoan.