Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iskiza Sakana gimnasia erritmiko taldean berri onak nagusi dira. Asteburuan Iskiza Sakanako kimuen taldea Mendillorrin aritu zen Nafarroako Kirol Jolasen finalean lehiatzen, 3 pilotekin eta 2 esku libreekin. Sakanako seikoteak lan bikaina egin zuen eta txapelketa irabazi zuen, urrezko domina eskuratuz.Iskizako monitoreek adierazi dutenez, kimuen taldea bitan aritu zen tapiz gainean lanean. "Gure taldeak primerako lana egin zuen bi paseetan, lehenengo postua lortuz. Gainera, txapelketa hauetan oso ongi pasatzen dute gimnastek, gauza berriak ikasteko aukera dutelako, gainontzeko klubetako gimnastak ezagutzea barne" nabarmendu dute monitoreek. Hortaz, zorionak guztiei.Ostegunean, kurtso bukaerako erakustaldiaIskiza Sakana gimnasia erritmiko taldeak kurtso bukaerako erakustaldia egingo du ostegunean, ekainaren 16an, Altsasuko Burunda frontoian, 17:00etatik aurrera. Bertan Iskiza Sakana taldean dabiltzan 95 gimnastek kurtsoan zehar egindako lana eta ikasitako koreografiak zuzenean ikusteko aukera izanen da. Bakarkako zein taldekako koreografia eta dantzak eginen dituzte eta mota guztietako aparatuekin arituko dira lanean. Ekitaldi polita izango dela nabarmendu dute monitoreek eta Altsasura hurbildu eta gimnasia erritmikoaz gozatzeko deia egin diete sakandarrei. Iskizako kimuak, txapeldunakJune ErauskinLeire NuncioMiriam MartinNekane VazquezSaioa IraizozUdane Aristizabal