Ligaxkako 5. jardunaldia jokoan

Guaixe 2011ko ekainaren 9a

Herrien Arteko 42. Torneoan hasierako ligaxkako 4. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Lehen mailako A multzoan, Baztanek Uharte Arakil hartu zuen menpean jokatutako lau partidetan. Iruñeak eta Baztanek finalerdietarako txartela lortu dute, eta Uharte Arakil bidean geratu da. B multzoan, Doneztebek Altsasu hartu zuen menpean Burundan jokatutako lau partidak irabazi eta gero. Burlatak eta Irurtzunek, aldiz, bina berdindu zuten. Doneztebek finalerdietara sailkatzea lortu du, eta beste sailkatua zein izango den asteburu honetan jokatuko da, ligaxkako 5. eta azken jardunaldia jokatu eta gero. Huartek, Burlatak eta Irurtzunek aukera dute. Aldiz, Altsasu bidean geratu daiteke.Arbizu Ultzamaren kontra larunbateanBigarren mailari dagokionez, C multzoan Arbizuk Ultzama hartuko du larunbatean, goizeko 10:00etan, Arbizuko kiroldegian. Multzoko liderra Esteribar da. Final erdietara sailkatzeko aukera asko ditu Arbizuk, baina horretarako jokoan dauden partidetatik ahalik eta gehienak irabazi beharko ditu.Kimuak: Olaetxea (Arbizu) - Nazabal (Ultzama)Haurrak: M. Galartza (Arbizu) - Gurrutxarri (Ultzama)Gazteak: Murgiondo (Arbizu) - Mendinueta (Ultzama)Helduak: Ezkurdia (Arbizu) - Arruti (Ultzama)Paleta gomako Nafarroako Kirol Jolasen finalakIgandean Paleta Gomako Kopako finalak jokatu ziren Iruñeko Lopez Frontoian, Nafar Kirol Jolasen finalak, hain zuzen. Txapelketa arrakastatsua izan da, parte hartze handiarekin. Aurten, estrainekoz, emakumezkoen txapelketa antolatu da, eta tartean Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko palistak aritu dira lanean. Final handietan, gazteen mailan, Gure Pilotako Eizagirrek eta Lakuntzak 25-21 hartu zituzten menpean Oberenako Lusarreta eta Erdozain.Espainiako federazioen arteko txapelketaAsteburuan Espainiako federazioen arteko txapelketako 2. Jardunaldia jokatu da. Eskuzko modalitatean Nafarroa ordezkatzen zuen Ezkurdiari 18-17 irabazi zion Gaztela Leongo ordezkariak.