Martin eta Wiggins Grenobleko erlojupeko jaun eta jabe

Guaixe 2011ko ekainaren 9a

Atzo Dauphiné Liberé lasterketako hirugarren etapa jokatu zen, 42 kilometroko Grenobleko erlojupekoa. HTC taldeko Tony Martin izan zen jaun eta jabe, Sky taldeko Wigginsi 11 segundo aterata. Faborito nagusiek denbora dezente galdu zuten. Cadel Evansek 1:20, Samuel Sanchezek 3:27... Sakandarrei dagokienez, Gorka Verdugo 3:08ra sartu zen, Imanol Erbiti 3:22ra, Egoi Martinez 4:57ra eta Pablo Urtasun 6:33ra.Sailkapen orokorrean aldaketa nabarmenak daude eta Bradley Wiggins da lider berria, Cadel Evansi 1:11 aterata. Brajkovic da hirugarrena, 1:21era, eta Vinokourov 4.a, 1:56ra. Gorka Verdugo 42.a da, 5:38ra; Egoi Martinez 45.a, 5:59ra, Imanol Erbiti 50.a, 6:08ra; eta Pablo Urtasun 160.a, 21:44ra.Gaur laugarren etapa dago jokoan, 173,5 km-koa, etapa laua, esprinterrendako eta ihesaldietarako aproposa. Bihartik igandera bitartean Alpe gogorretan murgilduko dira txirrindulariak. Eta, hain zuzen, Alpeek erabakiko dute irabazlea, lasterketa igandean Alpeetan despeditzen baita.