Parapenteen topaketa antolatu dute Sakanan

Guaixe 2011ko ekainaren 10a

Larunbatean izanen da, Iturmendi eta Bakaiku arteko zelaietan, Santa Marinan.Baiza Parapente Taldeak antolatuta, larunbatean, ekainaren 11n, parapenteen topaketa izanen da Sakanan, Iturmendi eta Bakaiku arteko zelaietan, Santa Marinan. Parapentean ibiltzeko eguraldiak agintzen du, baina antolakuntzatik adierazi dutenez, klimatologiaren eraginagatik A plana ezin bada aurrera eraman, euria edo lainoa ari badu, B plana prestatu dute.Ikusleei lurreratzea ikusteko deia, IturmendinBaiza Parapente Taldeak postu bat jarriko du Bakaiku eta Iturmendi artean, lopeztarren pabilioian, Santa Marinatik jaisten diren parapenteen lurreratzea ikusteko. Bertara gerturatzera animatu dituzte sakandarrak, parapentearen mundua gertutik ikus dezaten. Gainera, Laket txistorra pintxoak, Naparbier garagardoa eta Katealde pateak dastatzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiek. Plan bikaina, beraz. Bestalde, Sakanako parapente topaketan izena ematen duten parapentelariek - 10 euroko inskripzioa ordaindu beharko dute, bikoteek 15 euro - kamiseta eta opariak jasoko dituzte, eta, horretaz gain, Altsasuko Il Padrino jatetxean bazkaldu edo afaltzeko aukera izango dute, eguraldiagatik burutzen den planaren arabera. Topaketara abiatzeko hitzordua larunbatean goizeko 10:00etan jarri dute, Il Padrino jatetxean.Antolakuntzatik adierazi dutenez, arrazoi ezberdinak direla medio topaketan egon ezin direnak gogoan izanen dituzte. Parapentearen ikuskizunarekin gozatzeko deia luzatu dute.sakanaparapente.blogspot.comBaiza Parapente taldearen informazio guztia.