Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletako mendi taldeek antolatuta, igandean, ekainaren 12an, eskalada eguna antolatu dute Eginon. Gurasoek eta seme-alabek elkarrekin egiteko txangoa da hau. Hitzordua igandean goizeko 9:30etan jarri dute Altsasuko Suhiltzaileen aparkalekuan, bertatik Eginora abiatzeko. Hasieran paseotxo bat eginen dute Eginotik monolitoraino, eta goian eskaladako muntaiak prestatu eta haurrek eta hala nahi duten gurasoek eskalada eta rappela probatzeko eta gozatzeko aukera izango dute.Aipatutakoa ikasturte honetako azken txangoa denez, egun polita ateratzen bertako merenderoan bazkaltzera geratuko dira, paellada antolatu baitute.Sakanako Mendizaleekin Deba-Zumaiako flyscheraSakanako Mendizaleak taldeak Debatik abiatuta Zumaia arteko mendi martxa zoragarria antolatu du ekainaren 12rako, iganderako. Lau ordu t´erdiko ibilaldi ederra da kostalde guztitik barna, eta flysch bikaina gertutik ikusteko aukera izanen da. Autobusa goizeko 7:00etan abiatuko da Irurtzundik, Sakanako gainontzeko herrietan geldialdiak eginez. Izena emateko 636 827 166ra (Jesus Ubeda) hots egin.Etxarriko Azkenzale egunaEtxarri Aranazko Udaberri, Larrañeta eta Karrikestu elkarteetako mendi taldeek Azkenzale Eguna edo finalista eguna ospatu zuten igandean. 30 mendizale inguru bildu ziren. Lehenik eta behin Etxarriko beheko baso eta mendietan barna ibilaldi ederra egin zuten. Udalak berritutako Auntzetxien egin zuten hamaiketakoa, lehen aldiz, giro ederrean. Ondoren Txaigorri igo eta Zelatamunotik Hirumugetara heldu ziren, handik, San Adrian ermitara jaisteko. Bertan finalista eguneko oroigarri banaketa egin zuten, auzatearekin batera. Aurten lehen laguntzetako nezeserra izan zen oparitutakoa. Eguraldia kaxkar xamarra zegoenez, San Adrianen bazkaldu beharrean Larrañeta elkartera lekualdatu zuten ospakizuna.