Diru-laguntza enpleguaren bi zentro bereziri

Guaixe 2011ko ekainaren 7a

Lakuntzan lantegia duen Tasubinsak eta Altsasuko Lastai, SL Gasolina Zerbitzuguneak jasoko dute Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza. Diru- laguntza horiek haien instalazioak modernizatzeko izanen dira. Tasubinsak Nafarroan barna dituen zentroetarako 226.976 euro jasoko ditu eta Altsasuko Lastai zerbitzu-guneak, berriz, 72.000 euro.Enpleguaren zentro bereziak gizarteratzeko erakundeak dira eta ezintasuna duten pertsonak laneko ohiko mundua esaten zaion horretan gizarteratzeko oinarrizko elementutako hartzen dira.