Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udalak bi tailer antolatu ditu herriko gazteendako. Uztailean euskaraz egitasmoaren barruan, 13-16 urteko gazteek muralen tailerra eta euskal dantzen tailerren artean aukeratu dezakete.Murala egiteko tailerra 16 ordukoa da. Uztailaren 1etik 8ra izanen da, herriko kultur etxean eta Sutegi parkean. Tailerraren prezioa 24 eurokoa da. Euskal dantzen tailerra da bigarren aukera. Uztailaren 11tik 15era, 11:00etatik 15:00era izanen da, Sutegin. 20 plaza daude eta prezioa 15 eurokoa da. Bi tailerretan izena ematen dutenek, beherapena izanen dute: denera 30 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Izen-ematea ekainaren 13tik 24ra egin behar da, 012 zenbakian.Altsasuko Udala 16-30 urteko gazteei zuzendu da Gazteria Zerbitzuaren bidez. Uztailaren 6tik irailaren 7ra arte, asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara, gorputz perkusio lantzeko aukera egonen da Itxostiapunta gazte gunean. Matrikula 10 eurokoa da. Izen-emate epea ekainaren 22an itxiko da.