Turismo bulegoak asteazkenean zabalik

Guaixe 2011ko ekainaren 9a

Sakanako Mankomunitateko bi turismo bulegoetan lan eginen duten bi pertsonak kontratatzeko prozesua despeditzear da. Hautatutako bi langile horiek asteazkenean hasiko dira jendaurrean lanean, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.Etxarri Aranazko turismo bulegoak astelehenetan itxiko ditu ateak. Altsasukoak, berriz, astearteetan itxiko ditu. Hala, aste guztian turistei zuzendutako zerbitzua eman nahi dute. Biak ere 10:00etatik 15:00etara egonen dira zabalik.