Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Ostalaritza eskaintza egonkortu dugu eta beste zerbitzu bat eskaini asmoz Aralar mendia ezagutzeko aukera eman nahi dugu". Beleixe Irratiari (FM 107,3) adierazpen horiek egin dizkionak Jon Etxeberria Urbizu izan da, Lizarrustiko Parketxeko kudeatzailea."Bisitariei eta bertakoei" Aralar ezagutzera emateko formatu ezberdinetako ibilaldi gidatu eskaintza prestatu du Lizarrustiko Parketxeak. Aste Santuan hasi ziren eskaintzarekin: mendi ibilaldi luze eta motza, leize bati bisita eta artzaintzaren inguruko beste ibilaldi bat. Azken horretan Joseba Insausti artzainarekin doaz. Gainontzeko guztietan, berriz, historia eta geografia ikasketak dituen ordiziar bat da azalpenak ematen dituena. "Informazio eta detaile oso interesgarriak ematen ditu" ziurtatu du Etxeberriak.Aste Santuko esperientzia ona izan zela azaldu du Etxeberriak Beleixe Irratian (FM 107,3): "turismo eta aisialdi aukera berria da eta landetxeetan harrera ona egin diote". Hori ikusita igandero eskaintza egitea erabaki du Etxeberriak. Hala, hileko igande goizero ibilaldi gidatu batez gozatzeko aukera izanen da Lizarrustiko Parketxean.Hurrengo irteerak EgunaNoraIraupenaIrteeraPrezioa* Garagarrilaren 12anAlotzara 5:30 ordu 8:00etan 6 € Garagarrilaren 19anOiduegiko bordetara3:30 ordu 10:00etan 6 € Garagarrilaren 26anArtzaintzaz3:30 ordu9:00etan8 €*Familia eta bikoteendako prezio bereziak daude.