Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Picasso grabatu teknikan honenetariko bat bezala da ezaguna. Teknika hau bere bizitza osoan zehar landu izan zuen. Ezagunak dira 30. hamarkadan egin zituen aguafuerte serie ezberdinak. Hauen artean aurkitzen da 1931n eginiko serie konkretu bat; Honoré de Balzac-en ilustrazioak izango zirenak.Juan March Fundazioan (Madrilen), garagarrilak 1etik garilaren 23ra ikusgai izango ditugu aipaturiko Honoré de Balzac-en ilustrazioak. Erakusketa honetan ikus ditzakegu 13 aguafuerte originalak, Balzac-en testuari egokituz Picassok margotu zituenak .Balzac-en kontaketa XVII. mendean kokatzen da. Bertako eszenatokia, Frenhofer, artista zahar baten Pariseko estudioa da; artista eta jenio frustratua, bere denborarako oso aurreratua zena, lana jendearendako ulertezina bilakatuz.Picasso liluraturik geratu zen ipuin honen pertsonaiaz; honela, bere ilustrazioaren gai nagusia, artista eta bere lanaren arteko erlazio estu eta intimoa izanik. Eta horrela margotu zituen, paregabeko grabatu hauek, gaur Madrilen ikusgai ditugunak.Itziar Nazabal Regueira